• 15
    ABE

    Ehunka lagun bildu ziren atzo Tafallan Nafarroan ere euskaraz bizitzeko eskubidearen alde. 

    Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Tafallan
    (@euskbizitaikasi bidez)

    Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala! Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen alde leloarekin manifestazioa egin zuten atzo Tafallan. Euskaraz bizi nahi duten herrien ordezkarien bilera egin zuten goizean. 13:00etan izan zuten hitzordu nagusia, kalejirarekin, Nafarroako herrietan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Ehunka lagunek hartu zuten parte ekimenetan.

    Antolatzaileek Nafarroako egungo euskararen legea ere gaitzetsi dute, zeina oztopo bilakatu den euskaraz bizi nahi dutenentzat.

    Abenduaren 15ean 28 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Eta Berlingo Harresiaren kasuarekin alderatu dute herri ekinbidekoek. 25 urte dira Alemania zatitzen zuen harresia eraitsi zela. Eta hura erori bezala euskararen legea ere eroriko dela adierazi dute: "Berlingo Harresia erori zen bezala, Vascuencearen Legearen harresia ere eroriko da. Hobeto esanda, bota egingo dugu". 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.