• 04
    EKA
    Ekainaren 14an Araba Euskaraz 2015 ospatuko da
    Argazki Press

    Gasteizen ospatuko da jaia, ekainaren 14an, baina Oiongo San Bizente Ikastolak antolatuko du

    Hamar egun falta dira Araba Euskaraz jaia izateko, eta Oiongo San Bizente Ikastolako arduradunek azken zertzeladak jakinarazi dituzte. Ibilbideak bi kilometro izango ditu, Pradotik Armentiako zelaietara arte. Ibilbidean lau gune egongo dira: bi kokapen horietan, baita Mendizorrotzako aparkalekuan eta Mineralean ere.

    Goizeko hamarretatik iluntzera arteko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Haurrentzako eskaintza zabalaz gain hainbat kontzertu ere izango dira: Esne Beltza, ETS... Horrez gain, beste urte batez, Erronka prestatuko dute: proba sorta bat 13-16 urte arteko Arako ikastoletako ikasleei zuzenduta.

    Jaian bildutako dirua San Bizente Ikastolako jantokia bukatzera bideratuko da, baita azken urteetan azpiegituretan agertutako arazoak konpontzera.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.