• 24
    API

     

    Oiartzungo EHEk prentsaurrekoa eman du Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako irakasleekin batera. Ekimen honek Euskal Herri osorako hezkuntza eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatzea du helburu, hezkuntzaren arloan ere herri euskalduna jasaten ari den erasoaldi bortitzaren testuinguruan. Zentzu horretan, jaurlaritzak euskal nortasunaren aurkako politika suntsitzaileak eskolatik abiatu nahi dituela salatu dute

     

    Oiartzungo EHEren oharra:

     

    EUSKAL HERRIAN HEZKUNTZA EREDU BAKARRA ETA EUSKALDUNA

    Gaur egungo hizkuntza politiken eraginez, euskal ikasleen hizkuntza eskubideak urratzen dira. Urraketa hau, nagusiki, bi modutan ematen da: alde batetik, ikasleen gehiengo zabalari euskara ezagutzeko eskubidea ukatzen zaio, Euskal Herri osoan; eta horrekin batera, Euskal Herriko hainbat eremutan (bereziki, baina ez bakarrik, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian) euskaraz ikasteko aukera bera da ukatzen dena. Hau da, kontua ez da soilik eskualde horietako hainbat eta hainbat ikasle ez direla euskalduntzen, baizik eta horretaz gain euskaraz ikasteko mugak jartzen dituela administrazioak, eraso argiak bideratuz.

    Ondorengo datuetan ikus dezakegu, guzti honen eraginez Euskal Herrian dugun derrigorrezko hezkuntzaren ikasleriaren “hizkuntza argazkia” (ondorengo datuetan ingelesaren inguruan ez da aipamenik egiten, gaur egun eredu denetan ematen baita)

    • Ikasleriaren %20,7ak, klase guztiak gazteleraz edo frantsesez jasotzen ditu, euskarazko irakasgairik gabe.
    • Ikasleriaren %24,6ak, klase guztiak gazteleraz edo frantsesez jasotzeaz gain, Euskara irakasgaia ematen dute, lau orduz astean.
    • Ikasleriaren %16,7ak, hainbat klase erdaraz eta hainbat euskaraz jasotzen ditu.
    • Ikasleriaren %38ak klase guztiak euskaraz jasotzen ditu, eta gaztelania edo frantsesa irakasgaia ematen du astean lau orduz.

    Beraz, hiru ikasletik bi ez da euskaldunduko: 
     
     
     
    Ez genuke aipatu gabe utzi nahi derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren lanbide heziketan eta unibertsitatean aurki daitekeen egoera penagarria. Hainbat lekutan euskaraz ikasteko aukera dagoela esan arren, hau ez da betetzen.

     Eraso hauek badute oinarrian beste elementu garrantzitsu bat; euskal nortasuna desagerraraztea. Ildo horretan, Jaurlaritzak euskararen eta euskal nortasunaren aurkako politika suntsitzaileak eskolatik abiatu nahi dituela salatu behar dugu. Guzti hau aldatu beharra dago, aldaketa baten premian gaude; izan ere, hizkuntza ordezkapenaren aurrean, euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den Euskal Herri osorako ofizialtasunean zein hizkuntza politika burujabeetan oinarritutako eta euskaldun eleanitzak sortu eta heziko dituen eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatzen dugu.

     

    Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz

    Eranskinak:

    www.oiartzunehe.com