Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu ditu Hezkuntza Sailaren bi dekreturen kontrako helegiteak. Aipatu helegiteak Hizkuntz Askatasunaren aldeko Plataformak aurkeztu zituen Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako dekretuak bertan behera geldiarazteko asmoz, izan ere, beren ustez aipatu dekretuek gurasoek beren seme-alaben irakas hizkuntza hautatzeko duten eskubidearen aurka baitoaz. Euskaraz ez jakiteko eskubidea defendatzen duen elkarteak lotura egin du aipatu hiru herrialdeetako Gobernu berriarekin. Hala, helegitea onartzeak "indartu" egiten du Patxi Lopez lehendakari gisa jarrita hasi den "norabide berria"
{mosimage}
Ikus albistea www.berria.info web gunean
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean