• 09
    MAI

    Baztango Ikastolan TIL eredua ezarri nahi dutela salatu zuen atzokoan ezker abertzaleak. Ezarpen hau froga piloto modura egingo dutela baieztatu zuen nafar gobernuko exekutibak, baina Xanti Kiroga ezker abertzaleko kidearen esanetanerabaki horren atzean ez dago azken urteetan etengabe igotzen joan den D ereduaren aurka egitea baino. Gobernutik nahi adina eraso bideratuko direla gaineratu zuten, baina euskarazko matrikulazioa gora doala eta joango dela urtez urte.

    {mosimage}

    Tuterako Elvira EspaƱa ikastetxea izan zen lehenengotarikoa TIL eredua ezartzen

     

     

    Nafarroa Garaian haurreskolen matrikulazioko datuak aztertze aldera eginiko prentsaurrekoan, ezker abertzaleko kideek gogor salatu zuten nafar gobernutik eratorritako eraso berria; euskarazko irakaskuntzari tokia kendu nahian duten asmoa dela azaldu zuten.

    Bailaran D ereduaren alde egiten dutenak geroz eta gehiago direla gaineratu zuten, eta beraz, ez dutela ulertzen gobernuaren erabakia TIL eredua ezartzerako garaian. Gaineratu zuten, D ereduak hizkuntza aniztasuna ere bultzatzen duela, bigarren hezkuntza euskara, ingelesa eta gaztelera jakinez amaitzen dutelako gaur egun ikasleek.

    Azaldu zuten, euskararen normalizaziora heltzeko lehen urrats gisa, herrialdean euskararen ofizialtasuna aitortzean egongo litzatekeela, gaur egun betetzen ez den premisa bat izanik.

    Bestalde, 2008-09 ikasturterako datuen matrikulazioak positiboki baloratu zituen ezker abertzaleak; gogora dezagun, pasa zen urtearekin partekaturik, %3an igo direla aipatu aurrematrikulazioak. Honen erakusten du, hizlarien esanetan, erasoak-eraso, euskarazko rakaskuntzaren aldeko apustu egiten dutenak geroz eta gehiago direla.