{mosimage}
Perez-Nievasek ez du Axularreko haurrak Txantrean bertan dagoen Ama Salesiarren ikastetxean eskolak jasotzerik nahi.Gastu handiak eta beste hainbat arazo izan dira gurasoen eskaerari erantzuteko arrazoiak. Haurrak, beraz, auzotik kanpo joan beharko dira ikastera, pasa zen ekainaren 1az geroztik egiten duten bezala.
Gurasoek, baina, "arduragabekeriaz eta zabarkeriaz" jokatzea leporatu diote Perez-Nievasen exekutibari, izan ere, gastu handien atzean ezkutatzen euren erabakia; Gobernuak, Ama Salesiarretan eskolak jasotzeko proiektuaren aurrekontua "hanpatu" egiten dutela adierazi dute, proiektua berez bideragarria dela uste baitute gurasoek.
Gurasoak beldur dira Axular ikastetxearen eraikinaren berrikuntzarekin ez ote nahi duten TIL eredu ezarri zentroan.
Jarraitu aurreko albisteak:
Nafarroako Gobernuak Axular ikastetxea itxi du danbateko batez
Axularren aldeko ekimenetan parte hartu duten lagunak zoriondu ditu gurasoen elkarteak
Irakurri albistea Berria egunkarian!
|
Euskaraz bizi sarean