• 26
    AZA

    Azken asteotan Bilboko Euskal Herrian Euskarazek kanpaina berri bat jarri du martxan eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatuz. Hurrengo hilabeteetan zehar aurrera eramango duen dinamikari hasiera emateko “A ereduaren gripea”ren arriskuetaz ohartarazteari ekin dio kaleetan agertutako kartelen bidez eta eredu hau eskeintzen duten eskolak seinalatuz

     


     

    Egun, Bilbon 12 zentrotan eskeintzen da Haur Hezkuntza A ereduan; Lehen Hezkuntza A ereduan ematen dutenak 11 dira, eta 21 aldiz DBHkoak, erdiak, ikastetxe publikoak direlarik (%63 HH eta LH-ren kasuan). A ereduko matrikulazioa urtez urtez jaisten den arren, aurten %16koa izan da Bilbon.Gogorarazi behar da Aztikerrek 2004ean egindako azterketak ordura arte jakina zen zerbait azalarazi zuela: A ereduan ikasten duten haurrek ez dutela euskararik ikasten, eta B ereduan ikasten zutenen herenak ez dakiela euskararik. Honek esan nahi du kasurik onenean haurren heren bat euskaldunduko dela Bilbon.

     

    Hizkuntza ereduen eztabaida gori-gorian dagoen honetan EHEk D eredua euskalduntzea bermatzen duen bakarra dela gogorarazi du, eta Euskal Herri osoarentzat eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatu du.