• 09
    UZT

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskara Haur Hezkuntzako hizkuntza nagusia ez izatea erabaki du. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Auzitegi Nagusiak maiataz bukaeran utzi zituen bertan behera Tontxu Campos Hezkuntza sailburu oihak indarrean jarri zituen neurriak, Hizkuntza Aukeratzeko Askatasuna plataformaren helegiteari hauspoa emanez. Horretarako baina, Eusko Jaurlaritzari iritzia eskatu zion eta honek neurriak baliogabetzeko oniritzia eman zion auzitegiari. Baliogabetzearen ondotik, Jaurlaritzak neurria praktikara eraman du

    {mosimage}

     

    Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Celaák ekain hasieran iragarritakoa bete du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako  Auzitegi  Gorenak  Haur Hezkuntzarako hizkuntza nagusia euskara izango zela esaten zuten neurriak Jaurlaritza berriaren onespenarekin baliogabetu ostean, Celaák ikasleek eskolan euskalduntzeko duten eskubidearen urraketa bermatu eta Hizkuntza Erabakitzeko Askatasuna plataformaren eskariei men egin die.

    Hala, Curriculumeko puntu hori indargabetu egin du Hezkuntza sailburuak. EAJ eta PP alderdiekin hizkuntza ereduei buruzko akordioa lortuko duelakoan, itxaropentsu agertu da Zelaa, gainera. Horretarako, "hiru eleko hezkuntza eredurako trantsizio lasaia" egin behar dela nabarmendu du; eredu hori dagoeneko ikastetxe batzuetan abian dela ere oroitarazi du. Orain arteko ereduekin 3 ikasletik bakarra euskalduntzen bazen, eredu berriarekin eta euskararen eremuak murriztuz kopuru horrek behera egingo duela aurreikusi daiteke. Euskaldun eleanitzak sortzetik urruti, Jaurlaritzak euskaraz ez jakiteko eskubidearen alde egin du berriz ere.

     

    Eranskinak:

    Irakurri albistea www.berria.info webgunean

    {mosimage}