• 17
    MAI

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi eta aipatu herrialdeetara etortzen diren batxilergoko ikasleek ez dute euskaraz ikasi beharko. Hala dirudi bederen Isabel Celaá, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hartu azken neurriari erreparatuz gero. Iragan legegintzaldian Tontxu Camposek zuzentzen zuen sailak antzeko neurri bat jarri zuen abian; haren arabera, urte baterako hiru herrialde horietara zetozen batxilergoko ikasleek ez zeukaten euskaraz ikasteko eta bere euskara maila ebaluatzeko derrigortasunik, baina urte betez gaindi geratzekotan ikastetxeak bi urterako programa berezia eskura jarri ondoren beste ikasleen euskalduntze erritmoetara egokitu behar zen

     

     

    Orain aldiz ez dio axola ikaslea betirako datorren edo ez, eta ikasleek euskara eskolaren bidez ezagutzeko duten eskubidean atzera pauso berri bat eman du PSEren gobernuak. Aralarren talde parlamentarioak Celaári egindako galdera parlamentarioari erantzunez eman du jakitera Celaák neurria, eta ikasturte hasieran onartu zuten hezkuntzarako dekretu berriari dagokiola adierazi du.