Azken asteotan jakin dugu Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak guztiontzako eredu euskalduna aldarrikatzeko kanpaina abiatu duela Euskal Herri osoan zehar. Hala ere, euskara baztertzen duten eta euskalduntzea bermatzen ez duten ereduak inposatzen ari direnak ez daude geldi eta aipatu inposaketa egikaritzeko urratsak emanez jarraitzen dute. Azken albistea Jaurlaritzatik etorri zaigu; izan ere, hiru eleko eredu berria aplikatzen hasteko deialdia luzatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuak. Dagoeneko Jaurlaritzak eman du jakitera 445.000 euro emango dituela esperimentazio faseari ekiteko. Datorren ikasturtetik aurrera 40 ikastetxetan ezarriko den eredu berriak klase orduen % 20a eskaintzen die euskara, gaztelera eta ingelerari, hurrenez hurren, eta geratzen den zatia ikastetxearen esku uzten du, euskararen presentzia %20an geratzeko arriskuarekin
|
Euskaraz bizi sarean