Oiartzungo EHEk prentsaurrekoa eman du Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako irakasleekin batera. Ekimen honek Euskal Herri osorako hezkuntza eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatzea du helburu, hezkuntzaren arloan ere herri euskalduna jasaten ari den erasoaldi bortitzaren testuinguruan. Zentzu horretan, jaurlaritzak euskal nortasunaren aurkako politika suntsitzaileak eskolatik abiatu nahi dituela salatu dute
Azken asteotan Bilboko Euskal Herrian Euskarazek kanpaina berri bat jarri du martxan eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatuz. Hurrengo hilabeteetan zehar aurrera eramango duen dinamikari hasiera emateko “A ereduaren gripea”ren arriskuetaz ohartarazteari ekin dio kaleetan agertutako kartelen bidez eta eredu hau eskeintzen duten eskolak seinalatuz
PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iristearekin batera, euskaldun askok eta askok gure hizkuntza eskubideen urraketaren aro berri bat zabaltzen zela aurreikusi genuen. Jaurlaritzako hainbat sailburu berrik, eserlekua hartu eta lehen egunetik iragarri zituzten euskararen kontrako neurriak, eta Isabel Celaa izan da esandakoak praktikara eramaten lehena. Ondorioa: Euskara hezkuntzako hizkuntza nagusia izango zela aitortzen zuen dekretua eta Euskal Herriaren nortasuna bertan behera gelditzea.
{mosimage}
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskara Haur Hezkuntzako hizkuntza nagusia ez izatea erabaki du. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Auzitegi Nagusiak maiataz bukaeran utzi zituen bertan behera Tontxu Campos Hezkuntza sailburu oihak indarrean jarri zituen neurriak, Hizkuntza Aukeratzeko Askatasuna plataformaren helegiteari hauspoa emanez. Horretarako baina, Eusko Jaurlaritzari iritzia eskatu zion eta honek neurriak baliogabetzeko oniritzia eman zion auzitegiari. Baliogabetzearen ondotik, Jaurlaritzak neurria praktikara eraman du
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
Tuterako Elvira España ikastetxea izan zen lehenengotarikoa TIL eredua ezartzen
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu ditu Hezkuntza Sailaren bi dekreturen kontrako helegiteak. Aipatu helegiteak Hizkuntz Askatasunaren aldeko Plataformak aurkeztu zituen Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako dekretuak bertan behera geldiarazteko asmoz, izan ere, beren ustez aipatu dekretuek gurasoek beren seme-alaben irakas hizkuntza hautatzeko duten eskubidearen aurka baitoaz. Euskaraz ez jakiteko eskubidea defendatzen duen elkarteak lotura egin du aipatu hiru herrialdeetako Gobernu berriarekin. Hala, helegitea onartzeak "indartu" egiten du Patxi Lopez lehendakari gisa jarrita hasi den "norabide berria"
{mosimage}
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean