Ziburuko ikastolari gaur bukatu zaio Kaskarotenea ikastolan egoteko epea. Gaurtik aitzina egunero 100 euroko isuna ordaindu beharko dutela eta, sostengua emateko eskaera egin dute.
Oztopoak oztopo geroz eta gehiago dira eskola euskaldunaren aldeko hautua egiten dutenak. Aurten 3.220 ikasle dituzte Seaskako ikastolek, iaz baino 137 gehiago.
Kaskarotenea ikastolaren kontrako epaiari komunitate gisa erantzuteko aukera jarri dute mahai gainean. Orain komunitate gisa deiari erantzutea dagokigu.
Konstituzioan formalki hala egin ondoren, errealitatean ere euskara zein herri euskalduna desagerrarazi nahi dituzte.
Auzapezaren jarrera salatu eta murgiltze ereduaren aldeko hautua egin dute hainbat ordezkarik.
Gaur hasi dute Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. Euskaraz historia, geografia eta matematikako azterketa soilik egiteko aukera izango dute. Horren aurrean hainbat ekimen egin dituzte jada Baxoa Euskaraz dinamikaren gerizpean. Gaur elkarretaratzea egin dute Baionako Cassin ikasketa zentroaren aitzinean.
Eskola euskaldunak itotzeko ekinaldiak ez du etenik. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo ixteko arriskuan den ikastolako gurasoek.
Bigarren mailako ikasleak direla iritzita, euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute bertako hainbat ikaslek. Irakasleen euskara maila kaxkarra, idazkaritzan jasaten dituzten hizkuntz eskubide urraketak eta beste hainbat esperrutako egoera tamalgarria salatu eta eskola euskaldunaren alde egiteko borondatea erakutsi dute.
Eguraldia lagun, 18.000 lagunetik gora bildu ziren Sortzen jaiaren XIX. edizioan.
Bide batez, ikasle euskaldun eleaniztunak proposamena hedatzeko dokumentala aurkeztu dute Kontseiluko hezkuntza eragileek. Honatx Promoa:
|
Euskaraz bizi sarean