• 15
    UZT
    Zaila dauka egunkari nazionalak
    Iban Arregi

    "Diru laguntza politika honek BERRIA eta, oro har, sektorea babesgabe uzten du, proiektua garatzeko eta berritzeko, iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko muga handiekin".

  • 01
    UZT
    Erdaldun elebakarren horma

    "Euskara hautazkoa, erdara derrigorra. Funtsean, erdaldun elebakarrak euskararen eta euskaldunon kontra erabiltzen ari dira, euskara normaltasunez erabiltzeak ezinezko izaten jarrai dezan".

  • 30
    EKA
    NUPen, euskararen plan estrategiko baten alde

    "NUPen Euskararen aldeko Plan Estrategiko baten beharra aldarrikatzen dugu. Unibertsitatearen bizitzaren arlo guztiak aintzat hartuko dituena, ez bakarrik akademikoa; arlo akademikoan plangintza eraginkorrak eta arrazoizkoak egingo dituena; eta unibertsitate barruko zenbait sektore euskaltzale baztertuko ez dituena".

  • 29
    EKA
    Jaietan ere heldu erronkari!
    Bilboko EHE

    "Geure harremanetan zein ezagutu berri ditugunekin, vascoak izatetik euskaldunak izatera pasatzea. Norbere ohiturak aldatu inguruan ere eragiteko. Norberaren ardurari helduta Bilbo euskaldunerantz egiteko"

  • 10
    EKA
    Euskarak axola al du?
    Greenpeace-k astelehenean egindako ekimena

    "Greenpeace-ri itxuraz ahaztu egin zitzaion ekimena non burutuko zuen eta erdara hutsezko pankarta erraldoia zabaldu zuen, euskaldunoi erabateko mespretxua erakutsiz. Ekintzaileetako batek zeraman karteletako bat izan zen bertoko hizkuntzari eskaini zioten tarte bakarra eta, gainera, hiru hitzetako kartel batean akats bat eginez" 

  • 19
    MAI

    Etxarrin ekimen bat jarri dute abian hauteskundeen harira: maiatzaren 22an, ostirala, 19:30ean elkartuko dira plazan euskararen etsai diren alderdien propaganda-orriak postontzira botaz bueltan bidaltzeko.

    Euskararen etsaiak, botoak eta propaganda
  • 23
    API
    Behar zaitugu
    Julio Soto

    "Euskalduna izatea, bigarren pausoa ematerako norbaitek atzetik bultzatu eta lurrera erortzea da. Baina hankak bustita, aurpegia zikinduta, altxatu eta aurrera egiten saiatzea, horixe da euskalduna izatea"

  • 26
    MAR
    Urepeletik Bilbora, euskara lokarri
    Eneko Bidegain

    "Urepeletik Bilbora, herri bat garela erakusten du Korrikak, eta hizkuntza batek elkartzen gaituela denak. Ekitaldi sinbolikoaren gainetik, kultura, politika, ekonomia eta gizarteko alor guztietan, Paue, Bordele, Paris edo Madrilera begiratu beharrean, soa aldatuko bagenu, euskaldunago izango ginateke"

  • 16
    MAR
    Baten kontra egiten badute, denon kontra ari direlako

    "Nahiz eta Estatuak errepresioa bortizki erabili, guk gure antolakuntzan eta gure helburuetan aurrera egiten jarraituko dugu. Gure herrian konfiantza dugulako, eta ez delako egongo tankerik, gure harrien euria geldituko duenik. Gure nahi, behar eta interesek udaberria loretuko dutelako beti"

  • 03
    MAR
    Eta txipa aldatuko balute?
    Gemma Sanguinés

    "Mezu bera euskara babesten duen edo beharko lukeen erakundetik egina denean eta dagozkion funtzioak sistematikoki saihesten dituenean, gustu txarreko broma bihurtzen da. Eta txipa aldatuko bagenu-ren mezua oso ona da. Mezularia, momentuz, ez da legitimoa"

     

  • 1 2 3 ... 8 9 10 Hurrengoak »