• 10
    EKA
    Euskarak axola al du?
    Greenpeace-k astelehenean egindako ekimena

    "Greenpeace-ri itxuraz ahaztu egin zitzaion ekimena non burutuko zuen eta erdara hutsezko pankarta erraldoia zabaldu zuen, euskaldunoi erabateko mespretxua erakutsiz. Ekintzaileetako batek zeraman karteletako bat izan zen bertoko hizkuntzari eskaini zioten tarte bakarra eta, gainera, hiru hitzetako kartel batean akats bat eginez" 

    Ekimen ikusgarria egin zuen aurreko astelehenean Greenpeace-k Bilbon, Salbeko zubitik pankarta erraldoia eta bost ekintzaile eskegi zirela.

    Ekimen txalogarria zalantza barik. Hizkuntza aldetik ordea, Greenpeace-ri itxuraz ahaztu egin zitzaion ekimena non burutuko zuen eta erdara hutsezko pankarta erraldoia zabaldu zuen, euskaldunoi erabateko mespretxua erakutsiz. Ekintzaileetako batek zeraman karteletako bat izan zen bertoko hizkuntzari eskaini zioten tarte bakarra eta, gainera, hiru hitzetako kartel batean akats bat eginez (meritua du horrek!). Sarean txisteetarako ere aukera eman du eta Berriako Zaldieroak zinta eskaini die.

    Ekologia eta hizkuntzen arteko loturaz hausnartzeko baliatu nahi izan dugu guk gertatutakoa. Erabat kontraesankorra iruditzen zaigu, batetik Lurraren natur aniztasuna babestu nahi izatea eta bestetik aniztasun kulturala erabat ahaztuz jokatzea. Babes ditzagun, ba, biak!

    Euskararen erabilera lelo politiko edo euskararen aldeko ekitaldietatik harago eraman behar dugu. Suposatzen dugu euskaldunik egon egongo dela Greenpeace-n, gizartearen beste edozein arlotan bezala. Eta horrelakoetan agerian geratzen da euskaldunok euskaltzale jokatu beharra dugula edozein esparrutan. Badugula non eta zertan eragin geure bizitzako edozein esparrutan. Euskara ezin da izan soilik euskararen aldeko kanpainetan erabiltzeko!

    Bilboko EHE

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.