Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende
Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende.
Patxiren gobernuak nola jokatuko du euskarari buruz? Ehun egunei itxoin gabe, PSEk argitara ditu bi dokumentu garrantzizkoak: bata Euskara askatasunean dioen manifestua, kanpaina hasieran Patxik aurkeztua eta bigarrena Lehendakaritza eskuratzeko PPrekin sinaturiko Itunaren arauak. Euren dotrina eta jokabideak nahiko adierazgarriak dira. Alferrik arituko da Isabel Zelaa elebitasun abstraktuaren aitzakiatan. Itxura franko asmoak ezkutatzeko.
Manifestuaren hitzetan, «politika euskaltzalea oinarri identitario edo historizistarik gabea izango da». Ze euskara izan daiteke nortasun, sorterri, lurralde eta historiarik gabeko hau? Ba al da munduan hizkuntzarik historiarik ez duena, ez lurralderik? Giza komunitate batek bizi eta erabiltzen ez duenik? Elikatu, jantzi, eta kulturizaturiko herrian bizi ez denik? PSEk onartu nahi duen euskara orban identitario gabea behar du izan, hiritar neutral edo neutraliza-beharrekoaren ezaugarri hutsala den NAN-zenbakia bezain neutroa, «elebitasunean oinarritua» (??). Bere lurraldearen edo historiaren aipamen txikiena ere nazionalismo zitalen pozoia litzake, espainiar Konstituzioaren kontrakoa, eta zeinek daki, terrorismoari arnasa-emailea.
Euskal curriculumetik EuskalHerria kentzeko agindua emana du Zapaterok. Gobernu berriaren obsesiotariko bat da meteo-tik bere aztarnak kentzea, eta aldi berean Iparraldeari euskararen aldeko diru laguntzak ukatzea. Euskararen komunitate edo herri bihurtzen dituen ezaugarri eta lotura oro deuseztatu nahi dituzte. Gernikako ituna ospatzean herria hitzaren ordez ziutatani aseptikoa erabili nahiago izan du. Makurra, benetan. Ezin opa, bederen, Estatutuak aitortzen duen espresioa, nahiz eta bere gain zin egin.
Patxiren manifestuak Savater eta Rosa Diez-en «Manifiesto por una Lengua ComĂșn»-aren argudio berberak darabilzki. Hizkuntza bien alde zurikeriak aireratu arren, ideia zeharo atzerakoi eta maltzurra erantsi nahi digute. Hizkuntza biak omen dira ofizialak, baina maila ezberdinean. Hain zuzen Savaterren testu bat errepikatzen du espresuki: «EAEn bietara hitz egiten da, baina bakarra da ororena», «la comĂșn», alegia. Beraz, euskaraz borondatea dutenek; gazteleraz, ordea, denek, derrigorrean.
Ororen hizkuntza delakoz, gaztelera erresuma osoan nagusituko da, uharteetan ere bai. Bera bai da identitarioa, demokratikoa eta espainiar aberriaren hedatzaile eta ezaugarri. Beste kontinenteetako hizkuntza eta kulturen gainetik inposatu zuten bezala, berdin inposatu nahi dute Espainia deritzon zezen larru osoan. Hara askatasun fineneko eredua! Ingelesarekin batera, gaztelera munduko hizkuntza erasotzaile eta suntsitzaileentzat jo behar. Konkista bidez ezarria, demokraziatzat salduko digute.
Ororen hizkuntzaren teoria ez dator bat Konstituzioak eta Estatutuak eskatzen dutenarekin: hizkuntza bi dira, biak eskubide berdinekoak. Hori aitortu arren, Hezkuntza Sailean eseri bezain pronto sartu die eskua Isabel Zelaak aurreko sailburuak hartu dekretu batzuei, Hizkuntza libreko Plataformaren salaketei jaramon eginez, lehenago euskarako profilaren aurka protestaz greban itxi ziren maisuek babestu zituen bezala. Zainduko balitu, gutxienez, 1982an eta 1993an, eurek tartean zirela, adostutako dekretuak... Arauek interpretaziori tarte handia uzten diote, eta beldur naiz LOAPA nabarmena praktikatuko ez ote duten; krisia dela eta, euskararen aldeko aurrekontua ez ote duten orraztuko, bestela agindu arren.
Kanpainan Betsaide mendira igo zen Patxi, hiru probintzia vaskongadoen bidegurutze egiten delako, nahiz eta ez Iparraldeko ez Nafarroako gailurrik, beraz Euskal Herria, ikustera eman ez. Nahikoa zuen Pagasarrira igotzea ikusmira beteagoa izateko. Baina, xedez bere gobernua EAEra soilik mugatzen dela adierazi nahi zuen. Ez zuen erreparatu, ez zuen nahi izan, Betsaiden Euskal-Nafar Mendi Federazioak gerra aurretik batasunaren ikur bezala jasotako oroitarria.
Euskarak ez du, nahitaez, beharrezkoa ideologia nazionalista. Behartzen gaitu, hori bai, bera den bezala onartzera, konplexurik gabe, kultur balioa, identitate emailea eta herri baten ezaugarri bezala, eta horretan babestu eta lantzea, politika mailan ere. Zer dela-eta PSEk ziutatania hutsean irudikatu eta bihurtu nahi du herria? Zergatik bertako kultur integrazioaren gainetik, eta kaltetan, mestizaje mozorrotuaren aitzakiaz kultura dominatzailea ezarri nahi?
Juan Mari Zulaika
Informatikaria
|
Euskaraz bizi sarean