Jada 6 hilabete baino gehiago pasa dira David Chivite Pérezek Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriaren kargua hartu zuela, eta gauzak Kontseilutik asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur, soilik euskararen gaian bakarrik zehaztu nahiko genuke. Urte asko pasa dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio guztia barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuela, hau da,gazteleraz eta euskaraz, modu honetan Nafarroako gazte guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Bada orain, hori bera lehendakari berriarekin aldatu egin da. Barne komunikazioa gaztelera hutsean izatera behartzen gaituzte eta horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere gaztelera hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau hizkuntza politikan?
Jada 6 hilabete baino gehiago pasa dira David Chivite Pérezek
Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriaren kargua hartu zuela, eta
gauzak Kontseilutik asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur, soilik
euskararen gaian bakarrik zehaztu nahiko genuke.
Urte asko pasa dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio
guztia barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuela, hau da,
gazteleraz eta euskaraz, modu honetan Nafarroako gazte guztien hizkuntza
eskubideak errespetatzeko. Bada orain, hori bera lehendakari berriarekin
aldatu egin da. Barne komunikazioa gaztelera hutsean izatera behartzen
gaituzte eta horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere
gaztelera hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau
hizkuntza politikan?
Denok dakigu urte hauetan zehar Nafarroako Gobernuak Kontseilua
ekonomikoki ito duela. Aurten, eta bat-batean, Nafarroako Gobernuak
Kontseiluari emandako diru laguntza 45.000 euro igo du. Zergatik?
Adostutako baldintzetako bat Nafarroako bi hizkuntza ofizialetatik bat
marjinatzearena izango zen? Edo beharbada Nafarroako Gazte Kontseiluko
Lehendakariak beldurra du Nafarroako Gobernua ez ote den haserretuko
eta jasotako diru laguntza gehigarria kenduko ote duten? Hau al da saldu
ziguten lehendakari plurala?
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean