Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez.
|
Euskaraz bizi sarean