• 09
    MAR

    Unescok hizkuntzen atlas berria ezagutzera eman du aurten, 1995. eta 2001. urteetan egin zuen bezala. Bertan, 2.500 hizkuntza arriskuan daudela erakusten digute, euskara barne.  Erreakzio gutxi entzun dira gai honi buruz, eta entzun izan ditudanek, behintzat, betiko mespretxua erakutsi digute. Egia da, arrisku larrian izendatzetik, ahuldua eta zaurgarria izatera pasa duela mundu mailako erakundeak. Baina ikuspegi horrekin egoten denak ez du urrunegi begiratu, eta asmo txar eta manipulazio gogoekin ibiliko da

  • 09
    OTS

    Tira, gelan sartuta, gaztelaniaz agurtu nau emaileak. Nire pantailaren aurrean jezarri naiz eta windowspeko ordenadorea, explorer zahar batekin, soilik gaztelaniaz. Noski

  • 09
    OTS

    Euskaltzaleok martxoaren 1ean euskarari lehentasuna ematearen alde egin behar dugu, eta orain arteko iruzurrarekin jarraitu nahi dutenak salatu behar ditugu, horiei inongo babesik erakutsi gabe

  • 09
    OTS

    Gaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean

  • 09
    URT

    Euskalduna naizenez, euskaraz zerbitzatzea eskatu dut, legezko eskubidea baitut. Gaurkoan lau poliziatik hiru dira euskaldunak, hala ere erdaldun elebakarra dago jendaurrean. Eta berak nire eskubide hori bortxatzeaz gain, eraso egin dit. Nor daukagu euskaldunok gure eskubideak defendatzeko eta euskaldunon aurkako erasotzaileak atxilotzeko?

     

  • 09
    URT

    "Hizkuntza eskubideen Behatokiak eta euskalgintzako beste 16 erakundek eginiko ekarpenei esker ikusarazi dira txostenean azaltzen diren eskubide urraketa gehienak. Administrazioetatik esan direnak aztertu aurretik, ongi legoke Euroitunaren filosofiaz bi hitz egitea"

  • 09
    URT

    Izan gaitezen intsumiso euskaldunak nazio arroztu eta besterendu batean. Besterik ezean eta hobe beharrez, biderik onena hori dela uste dut, errealitatearen printzipioak irentsi eta birrindu egiten baititu bestela errealitate horren aurka matxinatu diren giza aleak

     

  • 09
    UZT

    Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da Euskal Herriarentzat, Europa eta munduarentzat. Ez du arriskuan jartzen ez norberak dugun erdara, ezta erdal hiztun komunitateen iraupena ere euren lurraldeetan. Denon giza duintasuna babesten du eta kultur aniztasuna sustatzen du. Unescok honela dio: «Kultur aniztasunaren defentsa inperatibo etikoa da, pertsona orori zor zaion errespetutik bereizi ezina». Eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalarentzat, berriz, hizkuntz komunitate guztiek eskubide berak dituzte. Euskaraz bizi den Euskal Herria berreskuratzea, beraz, egokia, bidezkoa eta guztion garaipena da. Ez da inposizioa, denon lorpen demokratikoa baizik.

  • « Aurrekoak 1 2 3 ... 8 9 10