"Larunbatean lehen urratsa emango dugu, eta oztopo horiei aurre eginez euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu. Halere, hori ez da nahikoa izango. Estatuek abian jarri dituzten inertziak gainditzeko garaia da, denok batera eta determinazioz"
Gaur eta bihar II. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldia egingo da Donostiako Carlos Santamaria zentroan.
"Eria hil dadin nahi da; eztiki, baina hil dadila. Frantziak mendeak daramatza bere nagusitasuna inposatu beharrez, eta horretarako menpean hartu dituen hizkuntzak suntsitu nahi ditu".
"Sektore baten estrategikotasuna benetan aintzat hartzea da gakoa, estrategikotasuna hitzez aitortu baina ekintzez (ehuneko bi!) mespretxatu beharrean. Sinpleago esanda: banaketa irizpide bidezkoez gain, askoz diru publiko gehiago behar dute eta, batez ere, merezi dute euskarazko hedabideek"
"Nola egin, ordea, prozesu sozial (euskalduntzea) eta politikoarentzat (estatugintza) mesedegarri izango den bidearen diseinua? Ez ote dago modurik txanpon bereko bi alde bezala irudikatzeko aurrerabidea? Ezin dute eraldaketa sozialak eta politikoak elkar elikatu elkarren traba izan gabe?"
"Egunerokoak, alta, berdintasuna, anaitasuna eta askatasuna biltzen dituen mantra gezurra dela frogatzen du. Berdintasuna beharrean, aniztasuna ukatzen duen uniformizazioa inposatzen zaigu. Anaitasunaren ordez, guztia kontrolatzen duen Anaia Handia. Askatasunaren lekuan, sometimendua, jazarpena baino ez"
"Herri eta hiri guzti-guztien izen euskaldunak isilduak, baztertuak, zokoratuak eta kenduak izan dira inolako lotsarik gabe, jakinaren gainean, ongi pentsatu, hausnartu, kalkulatu eta erabaki ondoren, eta hori guztia, nonbait, Nafarroako kulturaren izenean"
"Uztaritzek zer arriskatzen duen ez dakit. Administratiboki seguraski gauza gutxi. Aldiz, jendartearen sustengu eta atxikimenduan anitz du irabazteko. Oroz gainetik badu xantza bat izateko hizkuntzaren berreskurapenean eredua eta pausua ematen duen lehena"
"Euskarak, edo zehazkiago, euskaldunok, Euskararen Herrikook ere, Egia, Justizia eta erreparazioa (berriro ez gertatzeko bermeak barne) izateko eskubidea dugu. Euskarak eta euskal kulturak jasandakoa kuantifikatu behar da, eta Espainiak jasandako kaltea konpentsatu behar dio euskal komunitateari".
"Nik ez dut inor konbentzitzen ibili nahi, nik ez dut inor seduzitu nahi. Are gutxiago hizkuntza erakargarri bihurtzeko zereginetan denbora galdu. Nik nire hizkuntza erabili nahi dut bizi naizen inguruan eta hori legez bermatuko didan norbaitek horretarako erabakiak hartzea behingoz".
|
Euskaraz bizi sarean