• 05
    OTS
    Seme-alabak euskalduntzeko eta euskaraz bizitzeko nahia bermatuko duen hezkuntza sistema behar dugu
    Garbiñe Petriati

    GARBIÑE PETRIATI. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria

    "Gurasoek euren seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatzeko ahalegina egiten duten bitartean, administrazio ezberdinek ez dute eskubide hori bermatuko duen hezkuntza-ereduarekin asmatu"

  • 24
    URT

    Berriak sarean duen Ereiaro euskara kanalean kolaborazioa idatzi du EHEko kide Igone Lamarainek. Kutxabankeko langile erdaldunak eta Werten erreforma abiapuntu harturik, euskara eta burujabetzaz mintzo da. Txillardegi bezala izaera militantea izan behar dugula dio, eta, Euskaraz Bizitzeko, arduraz jokatzeko aholkua eman digu bukaeran. Hemen irakurri dezakezu artikulua.

  • 21
    URT

    Altsasuko EHE

    "Zuek guztien laguntzarekin zor ekonomikoa kendu ahal izan dugu eta hemendik eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuegu. Baina ekonomikoa ez den laguntza ere eskertu beharra dugu, zuen  babesa, animoak eta presentzia etengabeak izan baitira"

  • 14
    URT
    Galizian ere Kafkaren itzalpean
    Unai Brea

    UNAI BREA. Kazetaria

    "Antonio Fraga Mandian, tematu egiten zen La Coruña toponimoa erabiltzen. Carlos Callonek, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren izenean, Fraga epailearen harropuzkeria salatu zuen prentsa ohar baten bidez. Legearen alde ari zen Callon, baina epaitua bera izan zen. Fragak kalumniengatik salatu zuen eta"

  • 10
    ABE
    Zer eta zertarako?
    Maite Inda

    MAITE INDA. Kontseilua

    "Euskaraz bizitzea, zailtasunak zailtasun asebetetzen eta herritar gisa egiten gaituen zerbait ere bada. Horregatik tinko jarraitzen dugu dauzkagun aukera urriak baliatzen eta berriak sortzen.Egoera hau nola gainditzen da, ordea? Euskalgintzak definitua du ZER egin behar den eta ZERTARAKO nahi duen hori egin dadin"

  • 06
    ABE
    Werti planto egiteko deia luzatu du Igone Lamarainek
    Igone Lamarain Txillardegiren omenaldian

    Berriak sarean sortu duen Ereiaro euskara kanalean kolaborazioa idatzi du EHEko kide Igone Lamarainek. Werten asmoez mintzatu da, eta jarrera horren aurrean intsumisioaren aldeko hautua egiteko deia luzatu. Hemen irakurri dezakezu artikuluaBeraz? Planto egiten badiogu? Ez ote da heldu gu españolizatzeari intsumisioa egiteko eta geurearen alde egiteko garaia?

  • 12
    AZA
    Euskaraz eta harro bizi nahi dugu!
    Igone Lamarain eta Unai Larreategi

    IGONE LAMARAIN ETA UNAI LARREATEGI. EHEko kideak

    "Egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela argi eta ozen esatea ere badagokigu. Alternatiba gisa, ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoan kokarazi behar ditugu"

  • 29
    URR
    Euskaldunon hauteskundeen zain
    Roberto Manjon Lozoya

    ROBERTO MANJON LOZOYA. Hizkuntza normalizatzeko teknikaria

    "Euskaldunok ez dugu eskubiderik, hain zuzen gizartean bizi garelako, ez herrian. Gure eskubide apurrak, gizartean dauden besteek mugaturik daude, eta haien boterearen mendean"

  • 15
    URR
    Murrizketen atzean, estrategia españolizatzailea
    Aitziber Mtz. de Lagos

    AITZIBER MARTINEZ DE LAGOS. Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzaile orokorra

    "Murrizketen zurrunbiloan sartuak eta saturatuak gaudelarik, oharkabean pasatzen zaigu espainiar gobernuak esku artean duen hezkuntza dekretu berria, zeinak helburu argiak dituen: estatuaren  hezkuntzaren zentralizazioa eta ikasleriaren homogeneizazioa"

  • 03
    URR
    Antonio Basagoiti eta sen ona
    Unai Brea

    UNAI BREA. Kazetaria

    "Sen onak aginduta, Basagoitik nazi deitu die Aldundiko ordezkariei. Eta gaztelaniaz mintzatzen direnak judutarrekin konparatu ditu, agian konturatu gabe hego Euskal Herriko herritar guztiok garela, horren arabera, judutar"