Etxeetara bidali dituzten galdetegiak gazteleraz baizik ez dituzte egin, euskara alde batera utziz. Euskal Herrian Euskarazeko kideek egoera salatzeko ekimena egin dute, galdetegien kopia handiak paretan itsatsita.
Gogoetarako deia egin die lan munduko eragile desberdinei, lan mundua euskalduntzeko urratsak gaurdanik ematen hasteko. Geroz eta gehiago dira lan mundua euskalduntzearen aldeko hautua egiten duten enpresak.
Oiartzungo EHEk ekimena burutu du Alcampo merkatalgunean. Bertan, Alcampoko publizitate ezberdina zintzilikaturik zegoen tenderete moduko bat irudikatu dute. Horrekin, publizitatea euskaraz izatea aldarrikatu nahi izan dute. Hala, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpainan. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk ekimenekin jarraitu du aurrera
Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpaina. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk protesta egingo du ekainaren 25ean, plazan.
EHEk bat egin du maiatzaren 21erako Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Bestelako hainbat herri eragilek aurretiaz egin bezala, greba deialdiari atxiki zaio eragile euskaltzalea ere; hedabideetara helarazitako gutunean azaltzen duenez, egun indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozial zapaltzailearen eta honen bidez zabaltzen ari den doktrina globalizatzailearen aurrean kokatu du EHEk beren erabakia. Aipatu ereduak gure eskubideak etengabe urratzen dituela dio EHEk, herriari eta herri nortasunari lotutakoak, eta zentzu horretan Euskal Herria berreuskalduntzea posible egingo duen jendarte eredu berria sortzeko abiapuntutzat jo du maiatzaren 21eko greba
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean