Oiartzungo EHEk ekimena burutu du Alcampo merkatalgunean. Bertan, Alcampoko publizitate ezberdina zintzilikaturik zegoen tenderete moduko bat irudikatu dute. Horrekin, publizitatea euskaraz izatea aldarrikatu nahi izan dute. Hala, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpainan. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk ekimenekin jarraitu du aurrera
Eranskinak:
Oiartzungo EHEren prentsa agerraldia Alcampo eta Carrefour-ek euskararekiko duten jarrera salatzeko
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean