• 09
    EKA

    Euskara normalizatzeko eta sustatzeko helburuarekin Azpeitiko Udalak onartu zuen euskara ordenantza baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Euskaldunok udal administrazioekiko harremanak euskaraz izatea babesten zuen ordenatzak gaztelaniaz hitz egin nahi dutenen eskubidea urratzen duela eta "gaztelania mailaka eta luzamendurik gabe kanpoan uzten" duela esan du Gorenak

     

  • 09
    EKA

    Azpeitiko herrian euskara normalizatzea helburu zuen udal ordenantza atzera bota du Auzitegi Gorenak, 2005eko abenduan udal talde guztiek hau onartu ondoren. Euskararen normalkuntza du helburu soilik ordenantza honek eta Auzitegiak euskara "inposatu" egiten dela ebatzi eta gaztelania eta honen erabiltzaileak baztertu egiten dituela adierazi du.

    {mosimage}

     

     

  • 09
    EKA

    Aurreko aldian krisi ekonomikoa izan zen Bortzirietako Tipi-Tapa telebistaren kontra egiteko aitzakia, eta oraingoan Noaingo aireportuaren segurtasuna da Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratiaren kontra egiteko erabilitakoa. Nafarroako Gobernuak. AENAk bideratutako azterketek Noaingo aireportuko interferentziak aipatu hedabideen antenetatik ez datozela ziurtatu arren, Nafarroako Gobernuak entzungorrarena egin du eta hile bukaerarako antena horietatik ez emititzeko agindua eman die aipatu hedabideei, erabakia beren eskumenetatik kanpo egon arren

    {mosimage}

  • 09
    EKA

    Gaurtik aurrera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba osoan ikuz liteke Hamaika telebista, Euskaltelen bidez. Otsailean Basauri, Bilbo, Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakaora zabaldu zuten emisioa eta dagoeneko Euskal Herriko lurralde zati handi baten emititzera pasa dira. Apurka apurka, zabalduz doan euskarazko telebista dugu Hamaikarena.

    {mosimage}{mosimage}

     

     

  • 09
    EKA

    Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende

     

  • 09
    EKA

    Euskara eta katalana, galegoa eta bretoiera, eta beste hainbat ere Europako hizkuntzak dira, ez inondik etorritakoak; ondorioz, bertakoa, berezkoa izatea ere ez da nahikoa irizpide ofiziala izateko. Estatua da gakoa, gako bakarra; lortzen zaila, bestalde.

     

  • 09
    EKA

    Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu beharko dugula, ez beraiek bezala, eta batez ere, euskararen gaia aurrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino. Gora euskarazko komunikabideak!

  • 09
    EKA

    Jada 6 hilabete baino gehiago pasa dira David Chivite Pérezek Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriaren kargua hartu zuela, eta gauzak Kontseilutik asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur, soilik euskararen gaian bakarrik zehaztu nahiko genuke. Urte asko pasa dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio guztia barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuela, hau da,gazteleraz eta euskaraz, modu honetan Nafarroako gazte guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Bada orain, hori bera lehendakari berriarekin aldatu egin da. Barne komunikazioa gaztelera hutsean izatera behartzen gaituzte eta horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere gaztelera hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau hizkuntza politikan?

  • 09
    EKA

    Hala eta guztiz ere, eta oztopoak oztopo, Xalbador euskaltegitik euskararekiko eta Antsoaingo herriarekiko duen konpromisoak tinko dirauela azpimarratu nahi dugu

  • 09
    EKA

    Gurasoek datorren ikasturtean haurrak Txantrean bertan dagoen beste ikastetxe batera bidaltzeko aukera proposatu zuten Hezkuntza Departamenduan. Honek, aldiz, Buztintxurira joaten jarraitu beharko dutela erantzun diete, gastuak handiak izango zirelako eta beste hainbat oztopoengatik. Pasa zen ekainaren 1ean itxi zuten Axular ikastetxeko eraikina, eta haurrak Buztintxurira bidaliak, eraikinak zekartzan segurtasun arazoak zirela eta.

    {mosimage}