EHEk bat egin du maiatzaren 21erako Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Bestelako hainbat herri eragilek aurretiaz egin bezala, greba deialdiari atxiki zaio eragile euskaltzalea ere; hedabideetara helarazitako gutunean azaltzen duenez, egun indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozial zapaltzailearen eta honen bidez zabaltzen ari den doktrina globalizatzailearen aurrean kokatu du EHEk beren erabakia. Aipatu ereduak gure eskubideak etengabe urratzen dituela dio EHEk, herriari eta herri nortasunari lotutakoak, eta zentzu horretan Euskal Herria berreuskalduntzea posible egingo duen jendarte eredu berria sortzeko abiapuntutzat jo du maiatzaren 21eko greba
{mosimage}
{mosimage}
Tuterako Elvira España ikastetxea izan zen lehenengotarikoa TIL eredua ezartzen
Gurea ez den eredua gainditzeko, gure eskubideak urratzen dituen eredua alboratzeko, eta Euskal Herrian oinarritutako eredua eraikitzeko, jar dezagun abiapuntua maiatzaren 21ean eta eraiki dezagun bidea
Aurrekoan Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua izan zen euskara eraso berrien jomugan ezarri zuena, eta orain Jaurlaritzako bozeramale Idoia Mendia izan da Euskarari izaera nagusia aitortzen dioten dekretuak atzera botako dituztela iragarri duena. Zentzu honetan, EHBEk administrazioak ohartarazi ditu “euskararekin ez jolasteko” eta euskararen alde “hitzez eta ekintzez” jarduteko galdeginez
{mosimage}
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu ditu Hezkuntza Sailaren bi dekreturen kontrako helegiteak. Aipatu helegiteak Hizkuntz Askatasunaren aldeko Plataformak aurkeztu zituen Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako dekretuak bertan behera geldiarazteko asmoz, izan ere, beren ustez aipatu dekretuek gurasoek beren seme-alaben irakas hizkuntza hautatzeko duten eskubidearen aurka baitoaz. Euskaraz ez jakiteko eskubidea defendatzen duen elkarteak lotura egin du aipatu hiru herrialdeetako Gobernu berriarekin. Hala, helegitea onartzeak "indartu" egiten du Patxi Lopez lehendakari gisa jarrita hasi den "norabide berria"
{mosimage}
Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta euskal herritar guztion hizkuntza izatea nahi dugu. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizitzeko baldintzak sortu nahi ditu euskalgintzak
Lerro hauen bitartez, pasa den larunbat goizean gure herriko kaleetatik igaro zen korrikaren 16. edizioan parte hartu zenuten Barañaindar euskaltzale guztiei eskerrak eman nahi genizkizueke herriko Korrika Batzordea osatzen dugun kolektibook
Euskaldun izatea zein nekeza den zioen batek, baina euskaldun izatea zein ederra den ere esaterik badaukagu oraindik zorionez. Traba guztien gainetik eta oztopo guztien azpitik bizi gaitezen bada euskaraz, Euskal Herria berreuskalduntzea denon esku dago
Euskal Herria, Euskararen Herria bizileku dugun lurralde honetan, hizkuntza zapalketa eta ezabaketa egoera batean bizi gara. Euskara bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen da, legedietan ez dauka dagokion ofizialtasunik. Egunez egun, euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzen ari zaizkigu.
Unescok hizkuntzen atlas berria ezagutzera eman du aurten, 1995. eta 2001. urteetan egin zuen bezala. Bertan, 2.500 hizkuntza arriskuan daudela erakusten digute, euskara barne. Erreakzio gutxi entzun dira gai honi buruz, eta entzun izan ditudanek, behintzat, betiko mespretxua erakutsi digute. Egia da, arrisku larrian izendatzetik, ahuldua eta zaurgarria izatera pasa duela mundu mailako erakundeak. Baina ikuspegi horrekin egoten denak ez du urrunegi begiratu, eta asmo txar eta manipulazio gogoekin ibiliko da
|
Euskaraz bizi sarean