{mosimage}
Tira, gelan sartuta, gaztelaniaz agurtu nau emaileak. Nire pantailaren aurrean jezarri naiz eta windowspeko ordenadorea, explorer zahar batekin, soilik gaztelaniaz. Noski
Euskaltzaleok martxoaren 1ean euskarari lehentasuna ematearen alde egin behar dugu, eta orain arteko iruzurrarekin jarraitu nahi dutenak salatu behar ditugu, horiei inongo babesik erakutsi gabe
Gaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean
{mosimage}
"Hizkuntza eskubideen Behatokiak eta euskalgintzako beste 16 erakundek eginiko ekarpenei esker ikusarazi dira txostenean azaltzen diren eskubide urraketa gehienak. Administrazioetatik esan direnak aztertu aurretik, ongi legoke Euroitunaren filosofiaz bi hitz egitea"
Izan gaitezen intsumiso euskaldunak nazio arroztu eta besterendu batean. Besterik ezean eta hobe beharrez, biderik onena hori dela uste dut, errealitatearen printzipioak irentsi eta birrindu egiten baititu bestela errealitate horren aurka matxinatu diren giza aleak
Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da Euskal Herriarentzat, Europa eta munduarentzat. Ez du arriskuan jartzen ez norberak dugun erdara, ezta erdal hiztun komunitateen iraupena ere euren lurraldeetan. Denon giza duintasuna babesten du eta kultur aniztasuna sustatzen du. Unescok honela dio: «Kultur aniztasunaren defentsa inperatibo etikoa da, pertsona orori zor zaion errespetutik bereizi ezina». Eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalarentzat, berriz, hizkuntz komunitate guztiek eskubide berak dituzte. Euskaraz bizi den Euskal Herria berreskuratzea, beraz, egokia, bidezkoa eta guztion garaipena da. Ez da inposizioa, denon lorpen demokratikoa baizik.
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean