Auzoko euskalgintzak antolatuta, Euskaraz Bizi egun txikia ospatu zuten iragan larunbatean Txantrean. Honatx Ahotsa-k osatu duen bideoa:
"Larunbatean lehen urratsa emango dugu, eta oztopo horiei aurre eginez euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu. Halere, hori ez da nahikoa izango. Estatuek abian jarri dituzten inertziak gainditzeko garaia da, denok batera eta determinazioz"
Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara leloa hartuta nazio manifestazioa deitu du larunbat honetan Kontseiluak Donostian. Horren harira, UEMAko lehendakari Maren Belastegi eta Uztaritzeko herriko etxeko hikuntza politikako arduradun If Matxikote elkarrizketatu dituzte Info7 irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2015/02/20150226_47759.mp3
Xabat Laborde EHEko kidea elkarrizketatu dute Oiartzun irratian. Kanpo esku hartzeak salatu eta larunbatean Donostiara joateko deia egin du. 7:00 minututik aurrera entzun dezakezu.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/648/udalaren%20tartea%20Irati%20Etxebeste-Xabat%20Laborde%202015-02-25.mp3
Hona hemen Aluakuluka-k egindako desapiyua. Dinamika honen bigarren erronka Villabesa Billabesa bihurtzea izan da.
Euskaltzale talde bat batu zen larunbatean Donostian, larunbaterako Kontseiluak deitu duen manifestaziorekiko atxikimendua erakusteko.
Txantreako euskalgintzak egun osorako egitarau zabala antolatu du. Gozatu eta euskaraz bizi!
Haur eskolak eta "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika izango dituzte hizpide. Auzotegin izango da, 19:00etan.
Otsailaren 7an EHEk egindako aktibismo linguistikorako tailerra gaitzat hartuta elkarrizketa egin diote Info 7 irratiko Gureaz Blai saioan. Bertan egindakoaz zein aurrera begirako asmoez hitz egin du Aitor Kaltzakortak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2015/02/20150217_47280.mp3
"Elkarlana" eskaini diete instituzioei, "urrats ausartak egiteko garaia delako eta denon lanaren beharra dagoelako".
|
Euskaraz bizi sarean