Beste urrats bat eman dute euskal komunitatea saretu eta sareratze bidean.
Norbanakoen kontzientziazio eta aktibazioa, "Udalak eta biok, euskaraz" eta arnasguneak izango dituzte lan ildo nagusiak. EHEren 35. urteurrena, Korrika, Aberri Eguna, Euskaraz Bizi Eguna eta hauteskundeak ere probestuko dituzte eragiteko. Aurkezpenaren ostean, afaria egin zuten kide zein kide ohiek.
UEMAren parte hartzearekin kurtsoko asmoen aurkezpena egin zuten herenegun Gernikako Astran.
Info7 irratian solasean aritu dira EHE-ko kide Nestor Esteban eta duela 35 urte eragile euskaltzalearen sorreran aritu zen Karmele Aierbe.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/12/20141203_44788.mp3
Epaileak Seaskak gunetik joateko egiten dituen "indarrak" ontzat hartu ditu eta Poulouren eskaera ez onartzea deliberatu du.
Abenduaren 14an Tafallan dugu zita. Egitarau zabala antolatu du Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimenak.
Altsasuko EHEk aurtengo ikasturteko plangintza aurkeztu du. Iraganean landu dituzten ildoei errepaso bat eman ostean, aurtengoei heldu zieten: norbanakoen eta eragileean lanketa, udala (ATABO, udala eta biok euskaraz, ordenantza eta euskaldunen errolda) eta "Guk eskola euskalduna" irakaskuntzan. Orain paperean jasotakoa egia bihurtzeko garaia da. Ekin!
Iragan ostiralean egin zuten. EHEren ibilbidearen inguruari gainbegiratua eman eta Durangoko EHEren erronken inguruan hausnartu zuten bertan; besteak beste, norbanakoen aktibazio eta kontzientziazioa, udal administrazioa euskalduntzea eta taldearen antolakuntza izan zituzten hizpide. Ondoren, Berbaroko txokora joan ziren denak afari eder eta giro paregabeaz gozatzera.
Sorreratik gaur egunera arte garai ezberdinetan EHEn jardun diren hainbat lagunek bilkura egin zuten iragan larunbatean. Zaldiko Maldiko Elkartean egin zuten eta EHEren iragan zein geroaz hausnartu zuten. Amaitutakoan Arrano elkartera joan ziren kalejiran eta elkarrekin bazkaldu zuten.
|
Euskaraz bizi sarean