Urrian zehar egingo dituzte. Saltokietan, hizkuntza paisaian eta herritarrengan eragiten ahaleginduko dira.
Nahi adina abestu, jan, edan eta aldarrikatzeko beta izan zuten bertaratu zirenek. Espaloian tinko eusteko borondatea azaldu zuten.
Europako aditu batzorde batek bilerak egin ditu Euskal Herriko zenbait erakunde eta eragilerekin, Eskualde Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren betetzeari buruz Espainiako Estatuak egindako azken txostena aztertzeko.
EHEk urtero egiten duen zozketako zenbaki saritua esku artean dugu ja. Aurten, boletoak erosten goiztiarren ibili direnek eramango dute bi lagunentzako bidaia. 00.348 zenbakidun txartelaren jabeek aste beteko egonaldiaz gozatuko dute Edinburgon. Berria Egunkariko 6. orrialdean ere iragarri da zenbaki saritua.
"Udalak eta biok, euskaraz" egin dezaten hainbat ekimen egingo dituztela iragarri dute. Urriaren 18rako, kasu, Iruñerria zeharkatuko duen VI. euskarazbizi-kleta martxa antolatu dute.
Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia egin zen atzo Orion, herri ikastola bultzatzeko asmoz. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, "aurreikuspen guztiak bete dira".
Euskaltzaleoi ere ez zaigu independentziarako arrazoirik falta. Euskaraz biziko bagara, ezinbesteko ditugu hizkuntza politika burujabeak.
Herritarrak aktibatuz leloa egia bilakatu nahi dute. Udalak entzungor egiten badie ere, eskaerei jaramon egin bitartean atxikimendu gehiago biltzeko apustua egin dute. Horren adibide dira iragan larunbatean jaso zituzten eskaera berriak. Azpimarratzekoa da ez Garesen, ez Abadinon ez dagoela EHE talderik. Euskararen alde egotetik alde egitera pasaz, herritarrak izan dira ekimena bultzatu dutenak. Hori da bidea!
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.xorroxinirratia.info/mp3/ehe%209%2030.mp3
Euskara edo berau jatorri duen ororekiko gurutzadak ez du etenik. Zokoratuta, inbisibilizatuta nahi gaituzten honetan, komunitate gisa sekula baino presenteago egotea dagokigu. Ez gara espaloitik jaitsiko!
|
Euskaraz bizi sarean