Auzapezaren jarrera salatu eta murgiltze ereduaren aldeko hautua egin dute hainbat ordezkarik.
Imanol Epelde eta Mikel Kazalisek egin dute Zarauzko VII. Euskaraz Bizi egunaren harira. Bertako AEK eta EHE-k antolatuta, irailaren 6an ospatuko da aipatu eguna.
Hamaika TB-k Txillardegik alor askotan egindako ekarpena aztertu du idazle donostiarra gertutik ezagutzen zuten lagunen eskutik.
"Uztaritzek zer arriskatzen duen ez dakit. Administratiboki seguraski gauza gutxi. Aldiz, jendartearen sustengu eta atxikimenduan anitz du irabazteko. Oroz gainetik badu xantza bat izateko hizkuntzaren berreskurapenean eredua eta pausua ematen duen lehena"
Zuhatzan jazo da gertaera. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak begiraleari ez diotela udaleku gehiagotan parte hartzen utziko esan du.
Aitzakiak alde batera utzi eta "Udalak eta biok, euskaraz" egia bihurtzeko beharrezkoak diren politikak egin ditzan galdegin diote.
Euskaratik eta euskaraz festaz gozatzeko aukera aparta eskainiko dute urtero legez. Bihartik hasi eta uztailaren 25era bitarte egitarau oparoa antolatu dute. Hondar egunean Madalenetako bigarren Kukaña txapelketa ospatuko da.
Plana aurkezteak ez du esan nahi plana egokia denik. "Polizia zerbitzu elebiduna emateko erronka" ez dute beteko euskara ez dakiten langileak kontratatzen dituzten bitartean.
Unai Iturriagak jarritako puntuei erantzun die Lorea Agirrek, eta besteak beste, hizkuntza ekologia, euskaldun izatearen kontzientzia, justizia soziala, minorizazioaren ajeak edota identitatea izan dituzte hizpide. Euskara normalizatzeko edo euskararen gune hegemoniko berriak sortzeko aukerez eta erronkez ere mintzatu ziren.
Kontseilu eta Euskal Konfederazioaren deiari erantzunez, Estatuen jarreraren aurrean haserrea adierazi eta bertako herriko etxe zein herritarrei babesa eskaini zioten atzo.
|
Euskaraz bizi sarean