Zarauzko San Pelaio festetan ere oso presente dago euskaraz bizitzeko aldarria.
Euskaldunon hizkuntza eskubideen aitorpen ofizialik ezaren aurrean urrats garrantzitsua egin dute.
Txantreako EHEko kideek ekimena egin dute Iruñeko Udalarekiko harremana ere euskaraz nahi dutela adierazi eta exijitzeko
Bestalde, justizia euskalduntze aldera, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskara batzordeak “Justizia euskaraz, zergatik ez?” jardunaldia antolatu du ekainaren 27an.
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak nazio mailan abian jarritako dinamikak aurrera darrai. Herritarrak aktibatuz udalen hizkuntz politiketan aldaketak eragitea da helburua, leloak dioen eran "Udalak eta biok, euskaraz" egin dezagun.
Guztiz ustekabean harrapatu ez badituzte ere, eurentzat eta euskal gizarte osoarentzat "kolpe latza" dela nabarmendu dute. Helegiteak "berriro ere epaiketa baten mehatxupean bizitzera" behartzen dituztela gogorarazi eta "amets gaizto hau" noiz amaituko den galdetu dute.
Goizeko 11:00etan udaletxean da zita. Aurretik batzar informatiboa egin zuten herritarrei dinamikaren nondik norakoak azaltzeko.
Gaur hasi dute Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. Euskaraz historia, geografia eta matematikako azterketa soilik egiteko aukera izango dute. Horren aurrean hainbat ekimen egin dituzte jada Baxoa Euskaraz dinamikaren gerizpean. Gaur elkarretaratzea egin dute Baionako Cassin ikasketa zentroaren aitzinean.
Larunbatean ospatu zen, Tolosan. Euskararen arnasguneak sendotzeko beharra azpimarratu zuten bertaratu ziren hamaika euskaltzalek.
Saharako Frente Polisarioko gazte mugimenduko UJSARIO antolakundea osatzen duten hainbat kide Euskal Herrian izan dira egunotan. Hori probestuz, EHE-k Luchaa Saleh eta Jalul Sidahmed kideekin biltzeko aukera izan du. Luchaa probintziako lehendakaria da eta Argeliako lurretan dauden errefuaxiatu kanpamenduetatik dator. Jalul, berriz, Bilbon bizi den ekintzaile sahararra da.
|
Euskaraz bizi sarean