Euskal Memoria fundazioak eta Guka Durangoko euskalgintza bilguneak antolatuta, Plateruena Kafe Antzokian egin zen saioa eta hainbat lagun hurbildu ziren. Dabid Anaut liburuaren idazlearen azalpen eta Xabier Amurizaren bizipenekin majo gozatu zuten.
Udalerri euskaldunak “euskararen, euskaldunon, herri euskaldunaren arnasgune” direla azpimarratu du.
Durangon elkarretaratzea egin zuten herritarrak udalaren erantzunaren zain daudela gogorarazteko. Garesen, berriz, batzar informatiboa egin zuten.
Eskola euskaldunak itotzeko ekinaldiak ez du etenik. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo ixteko arriskuan den ikastolako gurasoek.
Udaletxe aurrean egingo da, 19:00etan. Hiru hilabetetik gora pasa dira eskaerak tramitatu zituztenetik eta udalak herritarrei jaramon egin bitartean mobilizatzen jarraitzeko asmoa dute. Bestetik, Garesen batzar informatiboa ospatuko da bihar "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika herrian bertan nola garatuko den azaltzeko.
Euskaldun eta burujabe, kate-begi euskaltzaleak gehituko dizkio EHEk igandeko giza-kateari.
Iruñeko euskalgintza elkarlanean egiten ari den lanari beraien ekarpentxoa egin nahi izan diote. Euskaraz bizi ahal izateko trabak etengabeak izanagatik, berauek gainditzeko indar sobera dutela erakusten ari dira.
"Nik ez dut inor konbentzitzen ibili nahi, nik ez dut inor seduzitu nahi. Are gutxiago hizkuntza erakargarri bihurtzeko zereginetan denbora galdu. Nik nire hizkuntza erabili nahi dut bizi naizen inguruan eta hori legez bermatuko didan norbaitek horretarako erabakiak hartzea behingoz".
|
Euskaraz bizi sarean