Atzo egin zuten agerraldia. Euroitunean hartutako konpromiso guztiak bete ez, eta kasu batzuetan Europako adituei "gezurrak" esaten dizkietela adierazi zuten.
Aurretik eragile sozial, sindikal eta politikoekin bildu ondoren, Atarrabiakoek asteon egin dituzte estraineko eskaerak. Udalarekin harreman oro euskaraz izan dadin, ahalik eta norbanako gehien atxiki nahi dituzte orain. Bilbon ere jomuga bera dute, horretarako irailaren 26ra arteko epea jarri dutelarik. Tafallan, berriz, ostiralean egingo dituzte eskaerak.
Kutxabankeko arduradunek entzungor egin ondoren, aurreko ostiralean egin zuten agerraldia. Kutxabankek hizkuntza eskubideak urratzen dituela salatu eta hori ekiditeko neurri har ditzan eskatu zieten. Hasteko, bete dezatela legea. Bihar Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute gaia.
Gaur arratsaldean osatuko dute bideoa eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da horretarako. 17:45etan Udaletxe plazan dute hitzordua.
Iragan martxoaren 20an, Euskal Herrian Euskaraz-ek martxan jarritako "Udalak eta biok euskaraz" dinamikaren baitan, 140 eskaera tramitatu ziren Iruñeko Udalean. Ia hiru hilabete bete dira ordutik eta oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Gaur eskaera berri batzuk tramitatu dituzte Kondestable jauregian eta bide batez, udalaren erantzun eza salatu dute.
Eguraldi kaxkarra izanagatik herritar ugari hurreratu ziren elkarretaratzera. Udaleko zerbitzuetan tratua euskaraz izateko eskaerak aurkeztu zituzten martxoan, eta oraindik erantzunik ez dutela jaso kritikatu zuten. Ez dute etsiko: "Erantzun bat jaso bitartean, eskari gehiago jasotzen eta mobilizatzen jarraituko dugu".
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleko kidea Tolosaldeko Ataria irratian elkarrizketatu dute. Udalerri Euskaldunen Eguneko jaia, Kutxabankek euskararekiko duen jarrera, LOMCE legea, datozen hilabeteetako erronkak eta abar izan dituzte hizpide.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://ataria.tok-md.com/media/audio_files/XabatLaborde140527.mp3
Horren eragina ez da bakarrik udalera mugatuko, erakundearekin harremana duten enpresa, erakunde, elkarte eta herritarrei ere eragiten baitie. Pixkanaka, "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika hasi da xedea egia bihurtzen.
"Udalak eta biok, euskaraz" eskaerak duela bi hilabetetik gora eginagatik, ez dute erantzunik jaso. Hori salatzeko etzirako mobilizazioa deitu du Durangoko EHE-k. Leloa "Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz" izango da.
Bigarren mailako ikasleak direla iritzita, euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute bertako hainbat ikaslek. Irakasleen euskara maila kaxkarra, idazkaritzan jasaten dituzten hizkuntz eskubide urraketak eta beste hainbat esperrutako egoera tamalgarria salatu eta eskola euskaldunaren alde egiteko borondatea erakutsi dute.
|
Euskaraz bizi sarean