Altsasuko EHE, Euskal Memoria eta Altsasu Memoria izan dira antolatzaileak eta Iortia kultur gunean egingo da. Dabid Anaut lanaren egilea ere bertan izango da. Antolatzaileen hitzetan "gure oroimena osatzen joateko aukera polita".
Euskal Herrian Euskaraz eta Administrazioan Euskaraz Taldeak deituta, hainbat euskaltzalek salatu dituzte bertan ospatu diren oposaketak. Bide batez, administrazio publikoan lan egiteko euskara ezinbesteko baldintza izatea aldarrikatu dute. EHEren irakurketa hemen.
Euskal Herrian Euskaraz eta Administrazioan Euskaraz Taldeak deituta, elkarretaratzea egingo da bihar goizean NUPeko atarian. "Euskaldunon aurkako oposaketarik ez. Euskaraz bizi!" lelopean, biharko oposaketak salatu eta administrazio euskalduna galdegingo da.
"Euskal Herria euskalduna baldin badugu helburu, norbanakoetan baino taldeetan pentsatu eta han eragiteko politika diseinatu eta egin beharko genuke"
Iragan ostiralean egin zen eta jende andanak hartu zuen parte. Festa eta aldarrikapen artean, beste hagitz urtez lanean jarraitzeko beste indar eskuratu zuten. Urte askotarako!
"8.000 lanpostutik 5.816 izan dira euskaraz aritzeko gaitasunik egiaztatu ez dutenak", hots, ertzainen %72,7. Datu hau eta beste hainbat lerrootara ekarriz, egileak zorrotz kritikatzen du Ertzaintzan garatzen den euskalduntze politika. Logikarik gabea deritzo langile erdaldunak kontratatu eta gero horiek euskalduntzen dirua xahutzeari, hasieratik beharrezkoak diren neurriak hartzea eraginkorragoa delako.
Udalaren hizkuntz politiketan aldaketak eragiteko asmoz, joan den ostiralean egin zituzten eskaerak. Guztira 280 eskaera egin dituzte.
Apirilaren 19an egingo dute. Eguerdian prentsaurrekoa egingo dute Herriko Etxearen aurrean udal administrazio eta herritarren arteko harremana euskaraz izan dadin galdeginez. Gauean bertso afaria Maddalen Arzallus, Aimar Karrika eta Egoitz Zelaiarekin bertsolariak lagun. Amaitzeko, euskal musikaren gaualdia.
Paraje ederrak gibelean, Aberri Egunean Iruñera joateko deia egin zuten atzo hainbat herritarrekin batera. Nazio mailan, herri mugimenduko makina bat eragilek eman zioten babesa deialdiari. Albistea, hemen.
|
Euskaraz bizi sarean