Festa giroan, milaka euskaltzale elkartu ziren bertan. Euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatu eta horretarako jasaten dituzten oztopoak salatu zituzten.
Sortzen elkarteak euskaraz bizi eta ikastearen alde antolatutako jaiarekin ere bat egin du eragile euskaltzaleak. Larunbatean Euskaraz Bizi Egunean aldarrikatutakoaren bidetik, eraso zaparradaren aurrean eukararen espaloian tinko jarraitzeko deia egin du.
Bapo bazkaldu ondoren, Nazio Manifestazioa egin da "Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean. Euskaltzale andana bildu dira bertan. Akelarrea eta Ttek Elektrotxarangak kaleak girotu ondoren, kontzertuak egingo dira Euskaraz Bizi Egunari behar bezalako amaiera emateko.
Porrotx eta Porrotxinek txupinazoarekin ekin ondotik, trikitilari eta dultzaineroek bere egin dituzte Gasteizko kaleak. Umeentzako tailer eta eskalada txapelketa ere egin dira. Orain 400 lagunetik gorako herri bazkaria ari da ospatzen. Arratsaldean Nazio Manifestazioa egingo da. Amaitzeko, kontzertuak.
Oraindik ez da bukatu Euskaraz Bizi Eguna eta euskaldun eta euskaltzale andana ari da kontzertuetaz gozatzen. Egunean zehar biltzen joan garen hainbat irudi igotzen hasi gara. Datozen orduetan bukatuko dugu guztiak igotzen, baina hor dituzue oraingoz eskegitakoak
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/04/20140403_37597.mp3
|
Euskaraz bizi sarean