Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/04/20140403_37612.mp3
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/59/EUSKARAZ%20BIZI%20EGUNA%20Nestor%20Esteban%202014-04-03.mp3
Esan eta egin. Orain dela gutxi Estatuen kanpo esku hartzeak salatu eta erantzun egingo ziola iragarri ondoren, gaur eman du argitara erantzuna zein izango den. Elkarretaratzeak antolatu ditu mehatxuak jasandako herri guztietan.
Hilaren 20an ospatuko da aurten. Egungo markoek ezartzen dizkiguten mugak deitoratu eta Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartzeko deia egin dute.
Hainbat herritan Euskaraz Bizi egun txikiak egin dira giroa berotzeko. Bosgarren Euskaraz Bizi Eguna, berriz, larunbatean ospatuko da, Gasteizen.
Aipatu herriek "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikaren bueltako ekimenak egin dituzte astebukaeran. Bide batez, zenbaitzuek larunbatean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia luzatu dute.
Astebete barru egingo da festa eta aldarrikapenerako parada eskainiko duen eguna. Porrotxen txupinazoarekin ekin ostean, herri bazkaria, Nazio Manifestazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.
Ondorio horixe izango du "bizikidetza" helburu ei zuen mozioaren aplikazioak. Agidanez, euskaldunok bigarren mailakoak gara Nafarroako gobernuarentzat. Zentzu horretan, osasun etxeetan eta liburutegietan hainbat lanpostu elebidun sortzeari muzin egin dio, hizkuntza eskubideen urraketei bide emanez.
Atzo “Euskararen kate hautsiak” lanaren aurkezpena egin zen Dabid Anaut egilearen eskutik Gernikako Astran. Ondoren, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunaren berri eman zieten EHEko kideek bertaratutakoei. Obraren hurrengo aurkezpena apirilaren 3ean Errotxapean egingo da afari eta guzti.
|
Euskaraz bizi sarean