Auzoko euskalgintzak antolatuta, Euskaraz Bizi astea egin zuten iragan astean. Euskaratik eta euskaraz, aldarrikapen eta festarako beta izan zuten. Gisa honetako ekimenekin, Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egun nazionalerako giroa berotzen ari da gutxinada.
Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NET Uribe Kostako eta Erandioko Agerkari digitaleko kazetari eta EHEko kide ohiaren atxiloketaren harira Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaletik zera esan nahi dugu:
Haur eskoletan euskaraz ikasteko eskaerak eskaintza hirukoizten du Iruñean. Horixe da hainbat esparrutako eragilek bildutako datuek erakusten dutena. Auzo guztietan haur eskolak euskaraz nahi dituztela aldarrikatu eta datuak udalari helaraziko dizkiotela jakinarazi dute.
Gasteizko Euskaraz Bizi Egun nazionalaren atarian, hainbat ekimen antolatu dira herrietan. Agoitzen EBE txikia ospatu zuten larunbatean. Euskaratik eta euskaraz, egun paregabe eta beteaz gozatzeko beta izan zuten.
Beste hogeita hamar altsasuarrek bete zuten ostiralean udalari euskarazko harremana galdeginez eskaera orria. Orotara berrogeita hamarretik gora dira bertako EHEk udalari bideratuko dizkionak. Bide batez, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den EBErako gonbita luzatu zuten.
Jendetza bildu zen larunbatean Iruñean egin zen manifestazioan. Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu eta borondate horrekiko talkan dagoen gobernuaren jarrera deitoratu zuten. Nafarroan benetako aldaketarik emango bada, hizkuntzaren aferari heltzea conditio sine qua non dela gogorarazi zuten bide batez.
Etenik ez duten erasoen aurrean, manifestazioa egingo da bihar Iruñean. EHE tartean, hainbat eragilek babestu dute deialdia. Erasoak gaitzetsi eta Euskal Herri euskaldunaren bidean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko da.
Bozen testuinguruan, Senpereko EHEk hartu beharreko neurrien taula helarazi zien herriko hautagaiei, atxikitzeko aukera emanez. Senpere Bai koalizioak soilik erantzun die, berau izenpetuz egin ere. Lakuntza eta Iruñean iragan astebukaeran egin zituzten "Udalak eta biok, euskaraz" eskaerak. Gaur arratsaldean altsasuarrek horixe egingo dute eta bihar, udalarekiko harremana erabat euskalduna izan dadin, ekimena egingo dute Zarautzen.
|
Euskaraz bizi sarean