Gaur goizean agerraldia egin du Kontseiluko zuzendaritzak. Espainako Gobernuaren jarrera gaitzetsi eta euskara lehenesten duten hizkuntza politikak askatasunez martxan jarri ezin izan dituztenei sostengua eman die. Egoeraren gordintasuna Kontseiluak asteartean aurkeztutako urtekarian ezinhobeto jasotzen da. Horren aurrean herritarrei erantzuteko deia egin die.
Agerraldia egin zuten Donostian Estatuaren erasoak jasan dituzten erakundetako hainbat ordezkarik. Estatuaren jarrera gaitzetsi eta ez dutela atzera egingo argi utzi zuten. Bide batez, Eusko Jaurlaritzari zein bestelako eragileei elkarlanerako deia luzatu zieten.
Heldu den apirilaren 5ean jaia eta aldarrikapena Gasteizeraino eramango dituen Euskaraz Bizi Eguneko egitarauak protagonista asko izango ditu. Porrotx pailazoak botako duen txupinazoaren ostean, kale animazioa, herri bazkari erraldoia, Akelarrea, elektrotxaranga, eskalada topaketak, azoka, umeentzako tailer eta jolasak, eta abar izango dira. Iluntzean Gose, Tximeleta eta Dantza Plaza taldeen kontzertuak hasi aurretik "Ez gara espaloitik jaitsiko. Euskaraz bizi!" lelopean Nazio Manifestazioa eta ekitaldia izango dira.
Durangoko EHEk antolatuta, saio arrakastatsua izan zen ostiralekoa. 110 lagun batu ziren, "gustora afaldu, herritarrekin solastu eta bertso saio eder batetaz disfrutatzeko". Afaldu aurretik "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikaren balorazio txiki bat egin eta bertaratuei euskararen alde egotetik alde egitera igarotzeko deia luzatu zieten antolatzaileek. Bidenabar, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi egunera joateko gonbita luzatu zieten.
"Etnozidioaren politikak ez du bakarrik konkistatzen, kolonizatzen, zapaltzen eta jazartzen. Hori egiteaz gainera, jatorrian zegoen arazoaren gatazka-iturri harekiko erreakzio-gaitasuna desagerrarazi egiten ditu"
Nafarroako Gobernuak euskararen aurkako enegarren neurria hartu berri du. Uemako Nafarroako hamalau herrietako ordezkariek gogor salatu zuten atzo gobernuaren jarrera. Erasoa euskara eremu publikotik desagerrarazteko helburuaren baitan ulertu eta hizkuntza eskubideen urraketa behin betiko eten beharra aipatu zuten. Horren bidean, martxoaren 22ko mobilizazioan parte har dezaten dei egin zieten herritarrei.
Azaroan Aieteko jauregian liburuaren aurkezpen ofiziala egin ondotik, bertako ondorio eta testigantzak Euskal Herri osora zabaltzen ari dira. Asteartean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ondoren, gaur arratsaldean Gasteizen izango dute horretarako parada Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Euskal Memoria Fundazioaren eskutik.
Zarautzen ere udalarekin harreman osoa euskaraz izatea nahi dute. Bide horretan, zenbait hutsune atzeman dituzte, bai kiroldegian baita komunikazioa euskara hutsean egiten ez duten sailetan ere. Horren aurrean martxoaren 22an aerobik herrikoia egingo dute goizeko 10:30etan Udaletxe plazan. Ondoren, poteoa. Bide batez, hilaren 16an egingo duten eran, herritarren eskaerak biltzeko mahaia jarriko dute.
Martxan jarritako hizkuntza irizpideak medio hainbat udalerri auzibidean jarri ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratazio publikoetan finkatutako hizkuntza irizpideen kontra jo du oraingoan Urquijok. Hilabeteko epea eman die neurria bertan behera uzteko. Foru Aldundiak jaramonik egingo ez diola iragarri du. Kontseiluak, berriz, kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabeen beharra azpimarratu du.
|
Euskaraz bizi sarean