• 07
    MAR

    Atzo, arratsaldeko 17:30etan, Durangoko arreta zerbitzuaren bulegoan bildu ziren hainbat herritar, udala eta herritarren arteko harremana euskaraz izan dadin eskatzeko. Bildutakoek eskaera zuzena egin zioten udalari banan banan. Bide batez, euskaraz bizitzeko bidean pausuak eman ahal izateko dei egiten zieten euskaltzale guztiei beraiek ere berdina egin dezaten.

    Durangarrek euskarazko harremana eskatu diote udalari
  • 06
    MAR

    Bideo baten bidez azaldu dute “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren zergatia eta prozedura. Era berean, Iruñeako errealitate ezberdinei ahotsa eman eta hortik abiatuta ze eskaera egingo dituzten argitu dute. Martxoaren 15ean eskaeren tramitazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, herri aktibazioz soilik izango baita posible udalean aldaketak eragitea.

  • 06
    MAR
    Senpereko EHEk Herriko Etxeek bete beharreko aldarrikapen taula osatu eta hautagaiei helarazi die
    "Herriko Etxea eta biok, euskaraz"

    Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Herriko Etxeetako bozak gerturatzen ari diren honetan, Senpereko EHEk gutuna helarazi die bertan parte hartuko duten hiru hautagairi. Udal administrazioak hartu beharreko neurriak plazaratu eta ados egonez gero atxikitzeko aukera eskaini die. Era horretan, euskara eztabaita politikoan kokatzea  eta herritarrongandik hurbilen dagoen admninistrazioak benetazko neurriak har ditzan izan dituzte  helburu.

     

  • 05
    MAR
    EHEk bat egin du martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestazioarekin

    Halaxe jakinarazi du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak. Deitzaileek bezalaxe, “euskararen alde, euskararen aurkako erasoak salatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko” aterako da kalera. Euskaldunok esparru ezberdinetan bizi ditugun ukazio edota eraso ezberdinei errepaso bat eman ondotik, Euskal Herri euskaldunaren bidean bere altenatiba aurkeztu eta mobilizazioan parte hartzeko deia egin die euskaldun, euskaltzale eta herritar guztiei. 

  • 05
    MAR

    Manifestazioetan, gutun bidez eta beste makina bat eratan aldarrikatu dute dagokiena Baxoa Euskaraz dinamikan parte hartzen duten ikasleek. Abestuz egitera ere ausartu dira. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako euskal ikasleek urteak daramatzate Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde lanean. Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko gainditu beharreko froga da eta erdaraz egin behar izaten dute. Egindako lan eskergari esker Matematika eta Historia euskaraz egiteko aukera erdietsi badute ere, azterketa oro euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen dute. Eskola euskaldunaren bidean, azpimarragarriak dira Alderdi Sozialistako parlamentari baten babesa lortu izana edota aurten abian jarritako gutun bidezko presio dinamika.

  • 04
    MAR

    Durango irratiak EHEko kide den Koldo Zarateri elkarrizketa egin dio Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak abian jarritako "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aitzaki hartuta. Koldok azaldu duenez, herritarrak aktibatuz aldaketa lorgarriak eragiteko helburua du dinamikak. Udal eta norbanakoaren arteko harremana euskaraz izan dadin oinarri hartuta, tokian toki aldarrikapenak forma ezberdinak hartuko ditu. Durangoko egoera soziolinguistikora joz, oraindik aldaketa asko daudela egiteko adierazi du. Horren bidean, herrikideak aktibatzeko asmoarekin herriko eragile eta koadrila ezberdinekin egon dira jada. Taberna ezberdinetan zein hiruzpalau aldiz kalean eskaera orriak betetzeko aukera eman badute ere, ostegun honetan ahalik eta eskera masiboena egitea da xedea. 17:30etarako egin dute deialdia, herritarren harreta zerbituzan eta durangarrei bertan parte hartzeko deia luzatu diete. Hor ez da amaituko dinamika ordea, udalak emandako erantzunaren arabera lanean jarraituko baitute.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/Durangoko%20EHE.mp3

  • 03
    MAR
    Lizarran "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aurkeztu eta tramitazio eguna martxoaren 15a izatea adostu dute

    Aurkezpenak, eskaerak... herriz herri pizten ari den "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika tokian tokiko errealitatearen arabera fase ezberdinetan egonagatik, aurrera doa. Lizarran ere eman zuten hastapeneko urratsa, bigarrenerako data zehazteaz gain. Aurrekoan egin zuten dinamika aurkezteko batzarra eta oso balorazio positiboa egin dute Lizarrako EHEko kideek. Eragile ezberdinetako kideez gain, hainbat herritar elkartu ziren eta dinamika baloratu ondoren, aurrerantzean egikaritu daitezeken zenbait ekimen iradoki ziren. Betiere, herritarrak aktibatuz udalean aldaketak eragiteko iparrarekin. Dinamikaren baitan hurrengo pausua emateko eguna ere adostu zuten. Martxoaren 15ean izango da, eta bertan eskaera masiboa egingo diote udal administrazioari.

  • 28
    OTS

    “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika aurkeztetik berau martxan jartzera igaro dira altsasuarrak. Hori helarazi zuten atzo bertako EHEk deituta udaletxearen aurrean bildutakoek. Bi eskari egingo dizkiote udalari: edozein delarik ere esparrua udalarengandik jasotako ohar, bando, publizitate eta abar euskaraz izatea eta 012 telefonoko informazioa ere euskaraz izatea. Jada eskuragarri diren eskaera orriak bete eta Altsasuko EHEk jasoko ditu martxoan zehar. Martxoaren 21ean eskaera guztiak era bateratuan aurkeztu eta berauen jarraipena egingo dute ondoren.

    Martxoaren 21ean harremana euskaraz izan dadin eskatuko diote altsasuarrek udalari
  • 27
    OTS
    Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 plana hankamotz jaio da
    Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

    Euskara ardatz izango ei du Jaurlaritzaren hezkuntza planak. Hori dio aurkeztu berri duen planaren oinarri pedagogikoak. “Sistema elaniztun bat” bultzatuko du, nahiz ereduekin jarraituz. Aipatu sistema egungo eredu hiruelekoa bada, argi dago behintzat horrek ez duela euskalduntzen. Kritika ugari jaso ditu egitasmoak, besteak beste, LOMCEri aurre egiteko balio ez duelako eta eragile sozial, sindikal eta euskaltzaleei parte hartzeko aukerarik eskaini ez zaielako.

  • 26
    OTS
    Martxoan arnasguneen tailerra egingo da Etxarri Aranatzen EHE eta UEMAren eskutik

    Hizkuntzaren biziraupenerako arnasguneak ezinbesteko espazioak dira makina bat adituren aburuz. Horren garrantziaz jabetu gaitezen zein horiek zaintzeko eta hedatzeko dinamikak sortzeko helburuarekin antolatu dute EHEk eta UEMAk albiste dugun tailerra. Etxarri Aranatz bera arnasguneen artean egonagatik, kontzentziazio falta atzeman dutenez antolatu dute kultur etxean egingo den tailer hau, egiteko asko dugunaren isla. Martxoaren 15ean eta martxoaren 21ean izango dira bi saioak eta jada ireki da izen emateko epea.