• 12
    OTS

    Izquierda-Ezkerra koalizioak bultzatuta, euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren alde egin zuen Nafarroako Parlamentuak. Ikastetxeetan eredu ezberdinetako ikasleek batera jardutea adostu zuten. Eredu ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza halabeharrez gazteleraz izango dela iritzita, ekimena egin zuen atzo EHEk neurri honen bultzatzaile izan den koalizioaren egoitzaren atarian. Izquierda-Ezkerrak murgiltzen ereduaren kontra egin duela gaitzetsi eta iruzurra begibistan uzten duen galdera bota zuten: “"Euskaraz dakienaren eta ez dakienaren arteko 'bizikidetza' zein hizkuntzatan izango da?". Euskaldunon menpekotasuna gainditzeko, euskal curriculumaren baitan ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eskola euskalduna aldarrikatu zuen EHEk.

    EHEk eskola euskalduna aldarrikatu du euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean
  • 11
    OTS

    Osasun etxeen euskalduntzea funtsezkoa da, hizkuntza eskubideak bermatzeko betebeharra izateaz gain, zentro hauen bueltan milaka lagun ibiltzen baitira, izan langile edota bezero eran. Hori dela medio, lan talde bat sortu zen Kontseiluaren baitan osasungintza euskalduntzeko xedearekin. Tartean zen EHE. Bildu eta plan integral bat igorri zieten osasun sailari, Osakidetzak euskalduntzeko egindako plan estrategikoaren aurrean. Ez dute erantzunik jaso. Gaur gisako plan batek jaso beharreko oinarrizko elementuak plazaratu dituzte, gaurdanik bezeroei euskarazko zerbitzua bermatzetik hasi eta progresiboki sektorea guztiz euskalduntze bidean. Horretarako, helburu, neurri eta epe zehatzak ezartzea ezinbestekoa izango da.

    Osakidetza euskalduntzeko ausart jokatzeko premia azpimarratu dute zenbait eragile euskaltzalek
  • 11
    OTS

    Laskurain ikastolak egin zuen aipatu dokumentala orain dela zenbait hilabete. Dokumentala osatu eta urriaren 24an Tolosako Kultur Etxean egin zuten aurkezpena. Bihar, 23:30en bueltan, ETBn ikusteko aukera izango dugu, era horretan euskaraz bizitzeko aldarria etxez etxe barreiatuz. Hona hemen trailerra:

  • 07
    OTS

    EHEko kide den Azaitz Gartzia Info7 irratian izan da hezkuntza ereduaren bueltan hizketan. Eskolak jendarte egituran duen garrantziaz jabeturik, egungo eskolak ez duela euskalduntzen gogorarazi du. Eredu erdaldunak jo ditu belaunaldi berriak ez euskalduntzearen errudun. Horren aurrean bidegurutzea dugu parez pare: Madril eta Paristik inposatutakoa kudeatzen jarraitu edo benetan euskaldunduko duen eskola euskaldunaren aldeko apustua egin. Azaitz eta EHEren hautua argia da: "Guk eskola euskalduna!".

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/02/20140206_35516.mp3

  • 06
    OTS
    Sufrimenduaren soka lehenbailehen eteteko mobilizazioak deitu dituzte
    Bellonen heriotza salatzeko agerraldia

    Arkaitz Bellon euskal preso politiko gaztea hil da. Dispertsioaren eraginez, etxetik mila kilometrora eman du azken hatsa 36 urteko elorriotarrak. Hain zuzen, Puerto I-eko espetxean. “Egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta”, prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Bilbon hainbat eragilek. Bertan izan da EHE eragile euskaltzalea ere. Sakabanaketa eta espetxe politika honi ezezko borobila eman eta berau salatzeko hainbat mobilizazioren berri eman dute. Leloak argi dio: “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu”.

  • 05
    OTS

    Herritarrek osasungintzan jasaten duten etengabeko hizkuntza eskubideen urraketaren aurrean, kanpaina abian jartzea erabaki dute zenbait eragile euskaltzaleren babesarekin. Herritarrak izango dira ekimenaren protagonista, beraiek izango baitira eskaera egiteaz arduratuko direnak, osasun-etxeetan herritarren eskaerak pilatu daitezen. Era horretan, Osasunbidea erantzutera behartuko dute. Erantzuna ezezkoa bada, jarraipena emango diote kanpainari, osasun-etxeak euskaldunei dagozkien hizkuntza eskubideak bermatu arte.

  • 04
    OTS

    Eraso eta mobilizazioz jositako urtea izan da aurtengoa ikastolentzat. Azken traba, Hendaiako ikastolak jasandakoa. Horren aurrean, hainbat irakasle, guraso eta euskaltzale kalera atera ziren joan den larunbatean, ikastolentzako lege bat aldarrikatuz. Argi utzi zuten: “Ez diegu utziko ikastolak suntsi ditzaten. Ez diegu utziko euskara ito dezaten”. Eskola euskalduna helburu, Baxoa Euskarazek deituta otsailaren 28an dugu hurrengo hitzordua.

    Legea eskuan, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen %90 jomugan daude
  • 31
    URT
    Euroituna arrisku?

    "Gurea bezalako hizkuntzen sustapena ahalbidetzen duen Itun bat berresteko frantsesaren derrigorrezko erabilera ezartzea iruzur egitea da. Eta Euskaldunok aski ongi dakigu zer den Euroitunarekin iruzur egitea; Espainiako Estatuak dokumentu hori berretsi zuenean, konpromiso nagusienetatik kanpo utzi baitzuen Nafarroaren zatirik handiena."

  • 30
    URT
    Herriko etxe batek ere ez du gainditu Kontseiluaren azterketa

    Uzta tristea bildu du Kontseiluak Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako herriko etxeen hizkuntza politika aztertu ondoren. Herri bakar batek ere ez du Kontseiluak gutxiengotzat jotzen duen 7koa lortu. Ezta hurrik eman ere! Notarik altuena Hendaiak atera du, 3,08a; eta baxuena, Angeluk, 0,3arekin. Frantziako Estatuak euskarari lege gerizperik eman ez izana eta herriko hautetsien borondaterik eza dago datu makur hauen atzean. Honek agerian uzten du, besteak beste, EHEk aurkeztutako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren premia. Egitasmo honek euskaraz bizi nahi duten herritarrak aktibatuz udal administrazioan eragitea du helburu, herri euskaldunaren bidean.

  • 29
    URT

    Txillardegiren heriotzaren bigarren urteurrenaren bueltan, hainbat kulturgilek Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari 'Txillardegi' izena jartzea proposatu zuten. Hiriko Kulturako Administrazio kontseiluak ez zuen eskaera onartu ordea, oposioko alderdiek kontra bozkatu ondoren. Horren aurrean,  Alderdi Ederren elkartu, eta modu sinbolikoan bada ere Txillardegi izena jarri zioten Liburutegi Nagusiari, plaka bat jarriz. Polemika sortu du ekintza honek, Donostiako PSEek udal gobernuan dagoen Bilduri egotzi baitzion plaka hori jarri izana. Bideoan ikus litekeen lez, baina, Txillardegi Liburutegia Ekimeneko kideek egin zuten ekimena. Abestuz bukatu zuten.