Aiete, esanahi handiko lekua aukeratu zuten, besteak beste, hainbat herritarrek orain artean esan nahi eta ezin izan dituzten testigantzetako batzuk biltzen dituen Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria liburua aurkezteko. Euskalgintzako pertsonaia esanguratsuak bildu ziren bertan. Zapaldutako "izen eta abizenei" hitza eman eta euskarak jasandako jazarpena zein bere aldeko mugimendua biltzen ditu Dabid Anauten lanak. Gaurkoan ere jarri dute kate-begi bat, zapalkuntzaren hariak ez baitu "etenik" izan.
"Epaiari buelta ematea" zen helburuetako bat, eta lortu dute. Zigorra tarteko goibela behar zuen asteburua auzipetuekiko elkartasun eta Euskal Herri euskaldunaren aldeko aldarri bilakatu da. Hainbat eragile zein norbanakok babestu dituzte altsasuarrak, izan manifestazioan, bertso bazkarian edota bestelako ekimenetan. Salaketa ez da Altsasura mugatu, ezta itxialdiko asteburura ere. Aste guztian zehar hainbat ezabaketa egin dira toki ezberdinetan EHEko kideei eta dinamikari atxikimendua adierazteko.
Seinale batzuk ezabatzea leporatuta auzipetuak eta zigortuak izan diren Claver eta Ramirez de Aldak ez dute babes faltarik izan gaurkoan. 80 lagun bildu dira bertso bazkarian eta 300 pasatxo manifestazioan. “Espaloitik” ez direla jaitsiko berresteaz bat, “euskararen alde egotetik, alde egitera” pasatzeko deia egin diete euskaldunei. Bihar ere izango da ekimenik.
Seinale batzuk ezabatzea leporatuta jasan beharreko 6.000 euroko zigorra eta bi eguneko etxeko atxiloaldiaren aurrean, “epaiari buelta ematea” ipar, “Euskal Herri euskalduna eraikitzen jarraitzeko” aste osoko egitarau zabala prestatu dute Altsasuko EHEko kideek. Tartean da “Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi” lelopean larunbatean egingo den manifestazioa. “Euskaltzale konprometitu eta aktibo gisara” lanean jarraituko dutela berretsi dute.
Joan den larunbatean ospatu zen bosgarrengo aldiz EUSKARAZ BIZI-KLETA martxa Iruñerrian. Hamaiketakoa dastatu ondoren, txango bikaina burutu zuten, Arrosadiatik irten eta Nabarreriako plazan amaitu. Ekimenean zehar, zenbait pankarta eskegi, ezabaketak egin eta euskaraz bizitzea galdeginaz oihuak botatzeaz gain, Altsasuko itxialdia iragarriz esku orri eta kartelak banatu zituzten.
"Ezabatu eta euskaraz bizi!" dinamikaren baitan, V. EUSKARAZ BIZIKLETA martxa ospatuko da Iruñerrin larunbat honetan. "Hizkuntza paisaian euskarak daukan presentzia eskasa" salatzeaz gain, "seinaleak ezabatzea leporatuta" Altsasuko EHEko bi kidei jarritako zigorraren karitara azaroaren 23an egingo den manifestaziora dei egiteko baliatuko dute ekimena. Euskal Herri euskaldunaren bidean, "maila pertsonalean zein kolektiboan, "euskaraz bizitzeko hautua" egitea dagokigula adierazi dute.
Altsasuko EHEko bi kide etxeko lokalizazio iraunkorrera zein isun ekonomikoa ordaintzera zigortu dituzte "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenean parte hartzearren. Prozesu judiziala "euskaraz bizi nahiagatik" jasan dutela adierazi eta "kolonialismoa garaian" bizi garela salatu dute. Baita "espaloian tinko" jarraituko dutela berretsi ere. Zigorra "Gure Etxea" eraikinean egingo dutela argitu eta herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatu diete.
Euskarari lehentasuna emateko hainbat udalek azken hileotan onartu neurriei Espainiako Estatuko Abokatuak jarritako helegiteen aurrean urratsa egin du EHEk. Zarauzkoarekin batera beste 35 udalerri -eta hauek onartutako hizkuntza irizpideak- daude Estatuko Abokatuaren jomugan. Eraso berriaren aurrean, aipatu udalek hartutako erabakiak txalotu, eta horiek herritarrengandik duten babesa irudikatu nahi izan du EHEk mosaiko erraldoiaren bidez.
Espainiako Estatuko Abokatuak helegiteak jarri dizkie Zarautzek eta beste hamarnaka euskal udalerrik euskarari lehentasuna emateko onartu dituzten neurriei. Bertako EHEk deituta, udalen erabakiari babesa agertzeko mosaiko erraldoia egingo da datorren igandean Munoa Plazan, eta bertan parte hartzera animatu dituzte euskaltzaleak. Bestalde, igandeko ekimenarekin eraso konkretu bati erantzuna emango zaion arren, aurrerantzean herritarren eskura udalekin harremana euskaraz izateko tresnak jarriko dituela iragarri du EHEk.
|
Euskaraz bizi sarean