• 29
    URR
    Hizkuntza irizpideen alde, mosaiko erraldoia egingo da igande honetan Zarautzen

    Carlos Urkijok bultzatuta, Estatuko abokatuak Zarauzko zein beste 35 herritako udalek adostutako hizkuntza irizpideei helegiteak jarri zizkien. Hori jasandako udalei "babes osoa" agertu eta espainiar Estatuko ordezkariaren zein abokatuen jarrera salatzeko mosaiko erraldoia antolatu du igandean Zarautzen bertako EHEk. Mosaikoaz gain, kalejira eta hamaiketakoa ere izango dira.  

  • 18
    URR

    Urtero legez, AEK eta EHEk antolatutako Euskaraz Bizi Egun oparoa ospatu zuten Zarauzko euskaltzaleek irailaren 7an: herri lasterketa, umore zein kantuz blaitutako bazkaria, kalejira, kontzertuak... Honatx eguna laburbilduz antolatzaileek plazaratutako bideo bikaina:

  • 17
    URR
    Gure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak al gara?

    "Akats historikoak errepikatzen ari gara. Euskal nortasuna lotzen duten kateak askatzeke, lur eremu geografiko bat askatzea da lehentasuna, hizkuntza gatazkaren ondorio latzak konponbide prozesu orotatik kanpo, edo, gutxienez, gerorako utziz. Ondorioa garbia da: euskara ez dago agenda politikoan."

  • 08
    URR
    EHEk ekimena egin du gaur Iruñean, Frantzia zein Espainiako Hezkuntza Ministro diren Pellon eta Werten hezkuntza erreformak salatzeaz gain, “ikasleak euskaldunduko dituen eta euskal curriculumaren baitan heziko dituen eskola euskalduna eraikitzearen beharra” azpimarratuz. Hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskaraz bizitzeko “euskal herritar guztiok euskara ezagutzea eta bertako hizkuntzari lehentasuna emango dioten hizkuntza politika burujabeak aplikatzea” eskatu dute.
    EHEk ekimena egin du Iruñean Bilboko manifestaziora deitu eta Eskola Euskalduna aldarrikatuz
  • 07
    URR

    Urruñako EHEk antolatuta, "gaualdi" ederra igaro zuten makina bat urruñar euskaltzalek. Taldea ezagutzera emateaz gain urruñarrei euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi zieten. Horren bidean egin zituzten euskara ikasten ari direnentzat ariketa praktikoak edota herri euskaldunak jasaten dituen oztopoen inguruko gogoeta. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek.

  • 03
    URR

    Zarauzko Udalak adostutako hizkuntza irizpideen harira Espainiar Estatuko abokatuak jarritako helegitea salatzeko prentsaurrekoa egin dute Zarauzko EHEko kideek. “Gure hizkuntzan” bizi nahi dutela azpimarratu ondoren, hori “ahalbidetzeko” urratsak ematen ari eta “oztopoak” jasan dituzten udalei “babes osoa” agertu eta “Euskal Herri euskaldunaren bidean jarrai dezaten” dei egin die.

    EHEk Zarauzko Udalaren hizkuntza irizpideen kontra jarritako helegitea salatu du
  • 03
    URR

    Irailaren 21ean egindako Nazio Batzarrean EHEk adostutako plangintza orokorra izan dute batik bat hizpide: gatazkaren konponbidearen harira EHEren ikuspegia, "Euskaraz Bizi" dinamikaren baitan finkatutako lan ildoak, hizkuntza ikuspegitik egiten dizkiguten erasoak... Hizkuntza eta burujabetzaren arteko harremanaz zein EHEz hitzegiteko ere izan da betarik.

    Audioa, helbide honetatik ekarria:

  • 02
    URR

    Euskal Herrian Euskarazek urtero zozketatzen duen bidaiak badu sariduna: 07.058 zenbakia. Boletoaren jabeak aste beteko egonaldia irabazi du bi lagunentzako, Eskozian, bidaia barne. Aurreko urteetan Flandria, Eskozia eta Edinburgo izan dira zozketaren irabazleen helmugak. Iaz zoria lagun izan zuena Egia auzoko Zakilixut kuadrila izan zen.

    07.058 zenbakia izan da EHEren zozketako irabazlea
  • 02
    URR
    Euskararen aurkako erasoen aurrean erantzun bateratua galdegin du Zarauzko euskalgintzak

    Zarauzko udalak herritarrekin euskara hutsez harremantzea ahalbidetuko zuten hizkuntza irizpideak adostu ondoren, helegitea jaso du Espainiako delegatuaren bidez, ustez legea urratzen duelakoan. Horren aurrean, “arazo nazionala” dela kontutan izanik, erantzun bateratua galdegin du Zarauzko euskalgintzak. 

  • 01
    URR
    Eskubide eta askatasunen defentsan mobiliatzera deitu dute hainbat eragile sindikal, politiko eta sozialek

    Hamaika eragile sozial, sindikal eta politikok deituta, Herriraren aurkako operazioa salatzeko mobilizazio jendetsua izango da heldu den larunbatean Bilbon. Deitzaileen artean da Euskal Herrian Euskaraz.