• 01
    URR
    Hamaika eragile sozial, sindikal eta politikok deituta, Herriraren aurkako operazioa salatzeko mobilizazio jendetsua izango da heldu den larunbatean Bilbon. Deitzaileen artean da Euskal Herrian Euskaraz.
    Eskubide eta askatasunen defentsan mobilizatzera deitu du eragile andanak
  • 26
    IRAI

    Biltzar Nazional Katalanaren deialdiari erantzunez ehunka mila kataluniarrek burujabetzarako bidea irudikatu zuten giza-kate baten bidez iragan irailaren 11ko Diadan. Euskal Herrian Euskaraz bertan izan zen eta galdera bat luzatu zien katalan zein euskaldunei: ze paper jokatzen du hizkuntzak hautu burujabean?

  • 21
    IRAI

    Urtero legez, ikasturtean zehar landuko duten plangintza orokorra adostu dute EHEko taldeetako ordezkariek gaur goizean Ziburun egin duten Nazio Batzarrean. Errealitatearen irakurketa egin ostean, berau iraultzeko non eta nola eragin eztabaidatu dute. Gaur egungo testuinguru politikoan kokatu nahiz "Konponbidea" atala gehitu diote Oinarri Ideologikoen esparruari, konponbidearen inguruko irakurketa eginaz. Bestalde, "Euskaraz Bizi" dinamika urte osoko ekinbidearen oinarritzat joagatik, udal administrazio eta hezkuntzaren aferek pisu berezia izan dezaten adostu dute.

    EHEk ikasturteko plangintza orokorra adostu du Ziburun egindako Nazio Batzarrean
  • 16
    IRAI
    Zarauzko AEK eta EHEk manifestua plazaratu dute Zarauzko Euskaraz Bizi eguna baliatuz

    Irailaren 7an Zarautzen ospatu zen Euskaraz Bizi egun arrakastatsua probestuz, manifestu bateratua atera dute argitara Zarauzko AEK zein EHEk. Euskalduntasunaren giltzarria euskara izanik, “hemen jaiotakoa, 70 urterekin ikasten hasi dena, atzerritik etorri dena edo oraintxe Londonen jaiotzen ari dena” izan gaitezkeela euskaldun gogorarazteaz bat, euskaraz jardun eta “kosmopolit” bizitzeko deia luzatu dute. Hangoa, horkoa, hemengoa… euskaraz bizitza, kosmopolitagoa!

  • 12
    IRAI
    EHE ere Via Catalana ekinaldian izan da

    Diada egunez Katalunian egin den giza kate historikoan partaide izan da Euskal Herrian Euskaraz ere. Arrazoia argia: euskararen normalizazio bidean ezinbesteko diren hizkuntza politikak legez kanpokoak dira egungo markoan. Horrexegatik egiten du egungo kateak hausteko apustua, hots, bertatik bertara erabakitako eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabeak gauzatu ahal izateko. Euskal Herri euskaldunerako bidea gaurdanik urratzeko deia luzatu du.

  • 10
    IRAI
    Urruñan ere sortu dute Euskal Herrian Euskaraz taldea

    Bi Estatuek zein Urruñako udalak euskarari "beti oztopoak jartzen" dizkiotela iritzita, eta era berean urruñatarren hizkuntza jarrerak irauli nahiz, Urruñako EHE taldea sortu dute hiru kidek, bi laguntzaileren babesaz. "Urruñan euskaraz bizi" ekimena martxan jartzeaz batera, "Euskaraz Bizi" gaualdia antolatu dute irailaren 20rako. Ikus litekeen lez, gogotsu ekin diote jardunari. Aurrera, bada!

  • 09
    IRAI

    Altsasuko EHEk murala egin berri du, mezu argi batekin: “Ez zaitez espaloitik jaitsi!”. Horri hertsiki lotuta agindua betetzeko modua: oztopoez gaindi euskaraz bizitzeko hautua egitea alegia.

    Altsasukoarekin, mural sareak aurrera darrai
  • 30
    UZT

    "Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketak ia 50 saio bete ditu. EHEren eskutik "Barry Barrez" zein "Baltziskueta" hamaika herri igaro dituzte jada euskaraz bizitzearen aldeko aldarriarekin.

    "Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketa saioak Euskal Herria zeharkatu du
    Lizarrako bakarrizketaren osteko familia-argazkia
  • 30
    UZT

    Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak argitara atera berri duen ikerlanak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako baldintza soziolinguistikoak "gaztelaniaren aldekoak" direla ondorioztatu du. Zaharrak berri. Horren aurrean, "elebitasun sozial orekatua" helburu, Patxi Baztarrikak interbenitu beharra azpimarratu du, zer esparrutan edota zer neurri hartuz eragin beharko litzatekeen argitu gabe. Bestalde, eta zeharkada bada ere, euskaldun eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna ameskeriatzat jo du.

    Eta orduan, erakundeen esku hartzearen beharrezkotasunaz jabetu zen Baztarrika
    Patxi Baztarrika eta Iñaki Martínez de Luna
  • 25
    UZT

    Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak bultzatuta Estatuko Abokatuak Lezo, Anoeta eta Zestoako udalen hizkuntza irizpideei helegiteak jarri zizkien. Erabaki horrek beste 33 herri erakunderen hizkuntza irizpideak auzitan jarri ditu. Honen aurrean kikildu ez, eta Zarauzko udalak erabaki ausarta hartu du, adostasun zabala lagun: irailetik aurrera herritarrekin euskara hutsean ariko dela jakinarazi du, "euskaldunak bigarren mailako herritarrak izateari uzteko erabaki garrantzitsua" hartuz, Gari Berasaluze euskara zinegotziaren hitzetan. Neurri horrekin euskaraz bizitzea oztopatu nahi digutenei ere mezu garbia helarazi zaie inplizituki: "ez gara espaloitik jaitsiko!"

    Zarauzko udalak erabaki ausarta hartu du euskaraz bizitze bidean
    Zigor Etxeburua, Maren Belastegi, Juan Luis Illarramendi alkatea eta Gari Berasaluze, besteak beste, agerraldian (zuzarautz.info)