Baionan egindako agerraldian Lapurdi, Xiberua eta Baxe Nafarroako ikasleek pairatu behar dutenaren argazki orokorra herritarrei helarazi eta azaltzea izan zuten xede Baxoa euskaraz eta EHEko kideek. Alta, ez da izan azkenaldian eragileok auzolanean egindako ekimen bakarra. Izan ere, elkarretaratzea eta ekimena egin zituzten iragan maiatzaren 29an Bernat Etxepare lizeoaren parean eta Alderdi Sozialistak Baionan duen egoitzaren aitzinean, hurrenez hurren, 'Eskola euskaldunaren bidean, baxoa euskaraz!' lelopean.
Euskararentzat arnasgune diren herrien "esfortzua" lagundu nahian, babesa emateko eta legeak garatzeko eskatuko dute UEMAko ordezkariek.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012" txostena aurkeztu du gaur Donostian. Urtero bezala Behatokiak jasotako kexen bilduma egin eta txosten batean aurkeztu ditu Euskal Herrian hizkuntza-eskubideen bermeaz arduratzen den erakunde herritarrak. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, 2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten herritarren kronika izan da.
Topatu gazte proiektu komunikatiboak bideo erreportajea egin du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa azterketa euskaraz pasatzeko duten ezintasunaren inguruan
Herri mugimendu ezberdinetan diharduen herritar talde batek hausnarketa bateratua plazaratu du Martin Ugalde Kultur Parkean egin den agerraldian. "Hezkuntza erreformen bidez Euskal Herria eta euskal herritarrak asimilatzeko tenorean frantses eta espainiar estatutik eratorritako erasoaldi bortitzaren aurrean garatu beharreko herri erantzunaren beharra" kokatu dute hausnarketaren oinarrian. Gaurko agerraldiarekin aipatu erantzuna artikulatzeko abiapuntua jartzea izan dute xede nagusi, eta aurrerantzean ekimenaren inguruko adostasunak biltzeko asmoarekin harreman dinamika bat martxan jartzeko konpromisoa hartu dute. Areago, herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzeko posta helbide elektronikoa ere sortu dute: herrideialdia@gmail.com
Baxoa Euskaraz eta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileek ekimen bateratua egin dute gaur Baionan. Ekimenaren bitartez eskola euskaldunaren bidean baxoa euskaraz pasatzeak duen garrantzia azpimarratu, ikasle euskaldunen eskubideak aldarrikatu eta hezkuntzaren alorrean ikasle euskaldunek pairatzen duten egoera salatu dute euskaltzaleek.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kutxen bategitea eman zenetik bezero euskaldunon kexa ugari hedatu dira Kutxabanken jardunak eragindako hizkuntza eskubideen urraketen inguruan. EHEk abiatu duen ekimenaren helburua, herritarren aktibazioaren bitartez, entitateari ahalik eta kexa gehien helarazi eta Kutxabankek euskara eta euskaldunokiko duen jarrera aldaraztea zein bertan ere euskaraz bizi ahal izateko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eragitea da.
Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Euskaraz Bizi Egun txikia egingo dute ekainaren 8an. Espaloitik jaitsi ez eta euskaraz bizitzeko deia egin dute Durangoko euskalgintzan dabiltzan hainbat kiderekin batera.
Murgiako eskolan (Araba) ezin da D ereduan ikasi. Ikasleek D ereduan ikasi ahal izateko egunero 14 kilometro egin behar dituzte Izarraraino. Behatokiak "Norberaren herrian eskubide osoz" bideo laburra aurkeztu du eta sarean ikusgai dago.
|
Euskaraz bizi sarean