Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlos Urquijok markatutako bideari jarraiki, Estatuko Abokatuak helegiteak jarri dizkie euskara lehenesteko udalek hartu dituzten neurriei. EHEk elkarretaratzea egin du Arabako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean
Hizkuntza gutxituen inguruko bi albiste esanguratsu iritsi zaizkigu egunotan nazioartetik. Galizan hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute. Aragoien, aldiz, oraindik indarrean dagoen hizkuntzen legea aldatzeko proposamena aurkeztu du PPk eta aragoierari eta katalanari babes osoa kenduko dio bertako administrazioak.
Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdiak areagotzen doaz Euskal Herrian zehar. Instituzioetatik zein herri ekimenetik bultzatuta, hainbat dira helburu zehatzak jarri eta urratsak ematen joateko iniziatibak. Sei milakoa gaindituta, euskarazko zazpi mila errenta aitorpen lortzean jarri dute aurten langa Debagoienean, eta bost milakoa Goierrin. Zarautzen, aldiz, bi mila lortzeko erronkari eutsi diote. Zarauzko EHEk bat egin du udalaren kanpainarekin. Zein da zure herrian edo eskualdean jarri duzuen erronka?
testua
Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen aldeko aldarrikapen jaia izango da igandean, Villatuertan (Nafarroa Garaia), Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak deituta. Auzo eta herri guztietan euskaraz bizi eta ikasi ahal izatearen alde burutuko den aldarrikapen jaiak omenaldia eginen die eremu ez-euskalduneko herritarrei, "legeak ezartzen dizkien mugen gainetik, euskaraz ikasteko eta bizitzeko egindako hautuagatik". Euskalgintzako eta sindikalgintzako eragile anitzek babestu dute deialdia.
Donostiako Bagera elkarteak hasitako bideari jarraiki, mediku euskalduna aukeratzea sustatzeko Euskaraz Osasuntsuago kanpaina abiatu zuen Zarauzko EHEk Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearekin elkarlanean. Larunbat honetan ospatuko dute ekimenaren bukaera bertso-saio batekin.
"Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!" leloak jende ugari bildu du gaur Agoitzen. Goizetik hasita eta gauera arteko egitarau zabalarekin gozatu dute bertaratu direnek. Honat gaurkoan jazotakoaren kronikatxoa eta lehen balorazioa. Datozen egunotan izango dituzue irudi guztiak ikusgai. Bitartean, Facebook eta Twitter bidez konpartitutakoak ikusi ditzakezue.
Euskal Herriko hainbat herri eta auzotatik iritsi zaizkigun aldarrien irudi galeria ikusteko, sakatu hemen
Bihar izango da Euskaraz Bizi Eguna Agoitzen, eta bertarako deia eginez hainbat argazki bidali dizkigute handik eta hemendik mezu garbi batekin: "ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi!"
Hamaika Telebistak Nestor Esteban elkarrizketatu du
|
Euskaraz bizi sarean