Larunbatean ospatuko dute Agoitzen, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta eta “Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi” lelopean. Euskaraz bizitzeko, euskara eztabaida politikora eraman nahi dute, Nestor Estebanek azaldu duenez
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/web/19402
EHEko Azaitz Gartziak abertzaletasunak ez duela beti euskara seriostasunez hartu azpimarratu du Info7 irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/2013/04/11/euskara-seriostasunez-jo-behar-dugu/
Berrehundik gora herritar eta 23 eragile batu dira Agoitzen espaloitik ez direla jaitsiko berretsi eta heldu den larunbateko deialdia jendartera zabaltzeko.
Txema esteban marrazkilariaren eskutik EHEk 2013ko Euskaraz Bizi Egunerako prestatu duen spota duzue ikusgai. Ea zer diozuen!
Apirilaren 13an Agoitzen egingo den Euskaraz Bizi Egunak euskalgintzaren babesa jaso du gaur. Alta, Iruñean egindako agerraldiak utzi du bestelako albisterik. Izan ere, oraindik ezagutzera eman gabe zegoen jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitasmoaren egitaraua. Auzolanetik sortutako Euskaraz Bizi Egunaren nondik norakoak agertu ostean, euskaltzaleak Agoitzera eramateko EHEk prestatu duen spot "berezi eta ezberdina" aurkeztu dute euskaltzaleek.
Hamazortzigarren Korrikaren lehen metroetan lekukoa eraman ostean handik eta hemendik ikusi ahal izan dugu EHEren barraskiloa, Andoain eta Baiona lotuko dituen bidean euskara elkarri ematen. Mapa interaktiboa osatu dugu berau agertu den lekuetako bideo eta irudiekin.
Hollandek ez du bere hitza bete eta Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen karta sinatuko. Berriki ezagutu dugun erabaki horren lehen ondorioa euskararen aurkako eraso berri bat izan da: ipar Euskal Herriko hezkuntzan lekurik izan gabe jarraituko du euskarak, existituko ez bailitzan, orain arte bezala.
Donostiako Bagera Euskaldunon Elkarteak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) iaz martxan jarri zuten ekimenari jarraipena eman diote Zarautzen OEEk berak eta EHEk. Euskaraz bizi nahi duen herria izatetik euskaraz bizi den herria izatera pasatzeko urratsak ematen ari dira Zarautzen. Ekimen honekin, herritarrak mediku euskalduna eskatzera animatu nahi dituzte, eta, mediku euskalduna dutenen kasuan, haiekin euskara erabiltzen hastera bultzatu. Finean, osasun arloan ere euskaraz bizitzea sustatzea du helburu 'Euskaraz osasuntsuago!' kanpainak.
Beste talde bat sortu du EHEk Lakuntzan (Nafarroa Garaia) eta herritarrei euren burua ezagutzera emateko aurkezpena egin dute kide berriek. Horrekin batera, EHEren ibilbidearen atzera begirakoa egiteko eta Euskaraz Bizi Eguna jendarteratzeko baliatu dute hitzordua. "Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketa saioarekin eman diote bukaera talde berriaren aurkezpenari.
|
Euskaraz bizi sarean