Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko hizkuntzen alde lan egiten duten hainbat erakunderen ordezkariak izan ziren atzo Espainiako Diputatuen Kongresuan Gobernuak hezkuntzan abian jarri nahi duen legea salatzeko.
Heldu den larunbatean egingo du UEMAk urteko batzar nagusia, eta bertan onartuko dute Zarautz, Tolosa (Gipuzkoa), Lekeitio, Munitibar (Bizkaia) eta Lesaka (Nafarroa) Udal Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea. Ordutik aurrera 69 herrik osatuko dute mankomunitatea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko politika publikoak ezagutu, bateratu eta koordinatzeko batzordea eratu berri du Aldundiko, UEMAko eta Gipuzkoako hainbat udalerritako ordezkariekin.
LOMCEk euskarari ezarriko dion diskriminazioaz ohartarazteko Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak eta Arrasate Euskaldundu Dezagun eragileek agerraldia egin zuten ostiralean.
Euskaraz biziteko erabakia eta harrotasuna adierazteko "ez zaitez espaloitik jaitsi, euskaraz bizi!" lemapean ospatuko da 2013ko Euskaraz Bizi Eguna. Euskal Herriko ekialdean izanen da, Agoitzen (Nafarroa Garaia), apirilaren 13an. Bertako eragileekin auzolanean prestatzen ari dira besta eguna.
Askapenak Euskal Herriaren Lagunekin batera antolatutako Nazioarteko VIII. Elkartasun Astearen baitan eginen dute bidaia EHEko kideek. Beste eragile batzuek ere parte hartuko dute Europa eta Hego Amerikan eginen diren hitzaldi eta ekimenetan.
Euskaraz Bizi Egunerako giroa berotzen hasiak dira Lizarran (Nafarroa). Larunbatean Euskaraz Bizi egun txikia antolatu zuten, egun osoko egitarauarekin, eta ostiralean "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa saioa eskaini zuten Barry Barrezek eta Baltziskuetak Pinupe gaztetxean.
Etxeetara bidali dituzten galdetegiak gazteleraz baizik ez dituzte egin, euskara alde batera utziz. Euskal Herrian Euskarazeko kideek egoera salatzeko ekimena egin dute, galdetegien kopia handiak paretan itsatsita.
AITZIBER MARTINEZ DE LAGOS. Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzaile orokorra
Erantzun bateratuak ematetik harago, hausnartu eta batez ere alternatibak elkarrekin eraikitzeko apustua egitea dugu erronka. Prest ahal gaude herri bezala pentsatzeko?
Euskaraz Bizi Egunari begira, besta eguna antolatu du Lizarrako EHEk. Jolasak, bazkaria eta musika izanen dira egun osoan zehar.
|
Euskaraz bizi sarean