2003. urteko otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria.
Alemanezko eredua salatu eta haur eskola euskaldunaren beharraz ohartarazi du EHEk Arrosadian. Inauteriak zirela aprobetxatuz parodia egin dute karriketan, eta Jose Ignacio Wert Espainiako ministroaren asmoak geldiarazi dituzte.
Otsailaren 16an 60 euskaltzale inguru bildu ziren EHEk Donostian deitutako elkarretaratzean. Guk eskola euskalduna! kanpainaren baitan, eredu arrotzak salatu egin zituzten Hezkuntza delegaritzaren aurrean, eta ondotik eredu erdaldunak eskaintzen dituzten ikastetxeetara abiatu ziren, egoera salatzeko asmoz. Izan ere, gaur egun Donostian 10.100 ikaslek ez dute euskarazko ereduan ikasten.
Larunbatean hainbat euskaltzale bildu ziren herriko etxearen aitzinean Senpere herriko izen ofiziala izan dadin galdegiteko. Urte betean jasotako izenpedurak biltzen dituen txostena utzi zuten bertan. Iñaki Viquendi artista senpertarrak lagundurik performantzia artistikoa ere egin zuten salaketa gisa.
Larunbatean hezkuntza eredu arrotzen aurkako elkarretaratzea eta giza-katea antolatu zituen EHEk Donostian, "Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan. Irutxuloko Hitzak Xabat Laborde EHEko kidearen hitzak bildu ditu bideo honetan.
JOSEBA ALVAREZ. Ezker Abertzaleko kidea
"Euskararen normalizazioari zein sortu nahi dugun Euskal Herri euskaldunari begira, lehentasunezko betekizuna da gure herriko eragile politikoak, sozialak, sindikalak edota ekonomikoak, euskararen aldeko mugimendu izatetik, mugimendu euskaldunak izatera pasatzea"
“Euskara baztertzen duen eredurik ez. Guk, eskola euskalduna!” lemapean 60 lagun inguru bildu dira Donostian EHEk deitutako elkarretaratzean. Kontseiluaren Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamenaren alde agertu da eragile euskaltzalea.
Herriko izen ofiziala Senpere izan dadin elkarretaratzea deitu du Senpereko Euskaraz Bai taldeak. Herriko Etxearen aitzinean izanen da, eta orain arte bildutako sinadurak bertan utziko dituzte.
Euskal Herrian hezkuntzaren alorrean jasaten ari ditugun erasoez mintzatu da EHEko kide Azaitz Gartzia Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/02/20130214_26130.mp3
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, EHE Donostiako kaleetara aterako da larunbatean. 11:30ean elkarretaratzea eginen du Hezkuntza delegaritzan eta, ondoren, giza-katea San Patricio Ikastetxeraino. Izan ere, bazenekien 10.100 ikasle daudela Donostian erdal ereduetan ikasten? Erantzun!
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://live3.goear.com/listen/bc1c2b8565af50e801db34976290ee09/511a0e9a/sst10/mp3files/12022013/0953187d1138085579eaac141b15df49.mp3
|
Euskaraz bizi sarean