ZUZEU (CC):
Euskararen normalkuntzarako politika ezbaian jartzen duen diskurtsoa ozen entzuten den garaiotan -baita ustezko euskaltzaletasunetik ere- oxigenoz betetzen dituzte birikak Lorea Agirreren hitzek (Beasain, 1968). Alderdi batzuk ‘Hizkuntzak askatasunean’ leloan laburbiltzen duten pentsaera biluztu du Agirrek, taxuz, gaur egun gutxik egiten duten bezala. Argudioz sendo jantzita, hizkuntzaren eta hiztunon egoeraz mintzo da, aldi berean aztergaiaren subjektu izateak daukan esperientzia pertsonalaz horniturik. Kazetari eta antropologoa izaki, Lorea Agirrek euskararen eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean.
MAIDER AZKARRAGA-URIZAR. Arrasateko EHEko kidea
"Azken hamarkadetan euskararen alde egindako ahalegin guztiak zapuzten ditu ministroaren ideia zentzugabe honek; eurei interesatzen zaiena aplikatuz, horretarako gure aurrekoek euskara eskolara eramateko egindako lana hutsera botaz"
Durangon elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gernikan pankartak paratu zituzten eta Arrasaten Werten erreforma salatu zuten inauterien karietara.
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan EHEko kideek ekimena egin dute Gasteizko hezkuntza delegaritzan. Espainolizaturik atera badira ere, planto egin eta eskola euskaldunaren beharra aldarrikatu dute. Arratsaldean protestak izanen dira Durangon eta Arrasaten.
Kike Amonarrizek Arrasaten (Gipuzkoa) emandako hitzaldia, Goiena Komunikazio Taldearen eskutik.
Nestor Esteban EHEko kideari elkarrizketa egin diote Bilbo Hiria irratian. Eragile euskaltzaleak abiatu berri duen "Guk eskola euskalduna" kanpainari buruz aritu dira, eta oro har, hezkuntzak Euskal Herrian duen egoerari buruz ere.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas130131nestoresteban.mp3
GARBIÑE PETRIATI. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria
"Gurasoek euren seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatzeko ahalegina egiten duten bitartean, administrazio ezberdinek ez dute eskubide hori bermatuko duen hezkuntza-ereduarekin asmatu"
Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren kanta plazaratu dute, Tolosako hainbat musikari gazteren artean egindakoa. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia dira musikaren arduradunak, eta hitzak Juantxo Arakamak prestatu ditu. Aurkezpen ofiziala otsailaren 5ean eginen dute Tolosako inauterien atarian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://kilometroak.net/sites/default/files/multimedia/index.php?file=AHORA_Kilometroak2013.mp3
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, hainbat ekimen egin dituzte Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoetan. Eredu arrotzak eskaintzen dituzten zentroetan margoketak egin dituzte. Txantrean, adibidez, Maria Ana Sanz eta Virgen del Camino Lanbide Heziketa zentroak, Hijas de Jesus A eta G ereduko Ikastetxea eta Doña Mayor TIL ereduko Ikastetxea salatu dituzte.
Herrian eredu arrotzak oraindik badirela salatu du EHEk Altsasun (Nafarroa). Derrigorrezko Hezkuntzan eta Batxillergoan A ereduko ikastetxe publiko bat dago, eta B eredua hezkuntza pribatuan, biak ala biak euskalduntzen ez duten ereduak. Lanbide Heziketan, gainera, ez dago euskaraz ikasteko aukerarik.
|
Euskaraz bizi sarean