Auzoan bi eskola publiko daude, eta DBH eskaintzen duen itunpeko zentro bat. Batek ere ez du D eredua eskaintzen. Auzoko gurasoek, beraz, ezin dituzte haurrak euskarazko ereduan matrikulatu.
Ser eta Cope irratiek lortu dituzte Iruñean banatutako bi lizentziak. Euskaraz osoki emititzen duen Euskalerria irratia kanpoan geratu da, bigarrenetik lau puntura. Erabaki honekin, Europar Batzordeak emandako aholkuei entzungor egin dio Nafarroako Gobernuak.
Erakunde publikoek eskola pribatuak ezin dituztela lagundu esan dio Baionako suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari, XIX. mendeko Falloux Legean oinarriturik. Seaskak dio ikastola gehienak arriskuan paratu dituela suprefetak, eta horregatik deitu du manifestazioa.
"Haize berritu" kantarekin bideoklipa grabatu dute Bernart Etxepare Ikastetxe Publikoan. Izan ere, Sortzen-Ikasbatuazekin batera eskola hori izanen da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen duena. Maiatzaren 18an eta 19an ospatuko da besta nazionala, Iruñeko Txantrea auzoan eta Takonera parkean hurrenez hurren.
Korrika 18k euskara ikasleak omenduko ditu, eta haiei eskerrak emateko bideoa sortu du AEK-k. Eriz Zapirainek zuzendu du, eta ikasleak euskaldun ezagunekin solasean ageri dira bertan. "Ikasleen ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei Korrika 18ren eta AEKren omenaldia", azaldu dute Korrikaren webgunean.
Eskola euskaldunaren aldeko kanpaina abiatu du EHEk Iruñean. Euskal Herri osoan izanen dira ekimenak.
Berriak sarean duen Ereiaro euskara kanalean kolaborazioa idatzi du EHEko kide Igone Lamarainek. Kutxabankeko langile erdaldunak eta Werten erreforma abiapuntu harturik, euskara eta burujabetzaz mintzo da. Txillardegi bezala izaera militantea izan behar dugula dio, eta, Euskaraz Bizitzeko, arduraz jokatzeko aholkua eman digu bukaeran. Hemen irakurri dezakezu artikulua.
"Hazi eta irabazi D ereduan" kanpainari ekin diote Nafarroan, hainbat udal eta mankomunitateren babesarekin. Otsailaren 1etik 8ra haurrak aurrematrikulatzeko epea izanen da Nafarroan eta euskarazko ereduaren alde egiteko gomendatu diete gurasoei.
"Guk eskola euskalduna!" kanpainari ekin dio EHEk. Bost kide Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren egoitzan sartu dira, eskola emateko itxura eginez. Foruzainekin euskaraz aritzeagatik bostak komisaldegira eraman dituzte. Gaurtik hasita Euskal Herri osoan izanen dira ekimenak.
"Nafarroa Garaiko euskaldunon sarea agertzea" eta "beharrezko babes ekonomikoa lortzea" da kanpaina honen helburua. Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan egin du agerraldia IKA-k.
|
Euskaraz bizi sarean