Altsasuko EHE
"Zuek guztien laguntzarekin zor ekonomikoa kendu ahal izan dugu eta hemendik eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuegu. Baina ekonomikoa ez den laguntza ere eskertu beharra dugu, zuen babesa, animoak eta presentzia etengabeak izan baitira"
Oker baten ondorioz, urtarrilaren 15ean Medikuntza Euskaldundu taldeak elkarretaratzea antolatu zuela argitaratu genuen, Zuzeu albistarian argitaratutakoari jarraiki. Antza denez iazko elkarretaratzearen berri zabaldu zuten. Beraz, ez urtarrilaren 28an ez martxoaren 28an ez da elkarretaratzerik izanen Basurtuko ospitalean.
Barkatu eragozpenak.
Urtarrilaren 27an galegoaren aldeko manifestazio handia antolatu du "Queremos Galego" plataformak Santiago de Compostelan. Mobilizazio horren bidez Espainiako Hezkuntza ministro Jose Antonio Wertek egin nahi duen erreforma salatuko dute.
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Xabat Laborde, Amaiur Esnaola, Amaia Urzelai eta Ander Albisuk bertako euskarazko komunikabideen garrantzia azpimarratu dute bideo honen bitartez.
Cristina Uriarte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura sailburua lehenbiziko aldiz elkarrizketatu dute ETB1eko Azpimarra saioan. Jaurlaritzak erdal ereduak babesten jarraituko duela esan du, eta Euskararen Legeari buruz ez hitz egitea hobetsi du elkarrizketan.
EHEko kide Azaitz Gartziak Werten lege proiektuari planto egiteko beharra nabarmendu du Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130116_25258.mp3
UNAI BREA. Kazetaria
"Antonio Fraga Mandian, tematu egiten zen La Coruña toponimoa erabiltzen. Carlos Callonek, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren izenean, Fraga epailearen harropuzkeria salatu zuen prentsa ohar baten bidez. Legearen alde ari zen Callon, baina epaitua bera izan zen. Fragak kalumniengatik salatu zuen eta"
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 13. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Auto tailer bateko zerbitzua euskaraz eskaintzen ez dutelako kexatu eta “Arrazoi duzu, ez dugu batere ohiturarik, baina bagara hainbat euskaldun tailer honetan” bezalako erantzun bat jasotzeaz aritu dira saio honetan. “Egin kontu!” atalean, berriz, Jon Goikoetxearen ahotik jaso dituzte justizia arloko tramiteak euskaraz egin ahal izateko aholkuak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130108_25026.mp3
Urtarrilaren 26an omenduko dituzte Usurbilen eginen duten jaialdian. Kontzertuak, bertsolariak eta bazkari herrikoia ere izanen dira Korrikarako giroa berotzen hasteko.
"Urte berri, asmo berri" ekimena antolatu du Etxarri-Aranazko EHEk. Ohitura txarrak erre eta konpromiso berriak hartuko dituzte euskaltzaleek.
|
Euskaraz bizi sarean